‘Muga’ argazki liburua argitaratu du Jesus Mari Arruabarrenak

ArruabarrenaMugaErakusketa

Orson Wellesek 1955ean egindako ‘Pays Basque’ dokumentala eta Nafarroako iparraldetik eta inguruetatik egindako bidaia dira Jesus Mari Arruabarrena argazkilariak argitaratutako ‘Muga’ liburuaren bi zutabe nagusiak. Obra horretan bildutako 65 argazkiak oinarri hartuta, apirilaren 30era arte Bilboko Foru Liburutegian ikusgai dagoen erakusketa osatu du.

Argazkiekin osatutako bilduma “lan dokumentala” dela azpimarratzen du Arruabarrenak, nahiz eta liburuan tartekatutako testu laburretan “lizentzia literarioak hartu eta fikziozko ukitu batzuk sartu ditudan”.

Liburuan bildutako argazkiak “mugan aurkitutako gauzak” islatzen dituzte eta erabilitako teknikaren bidez “Gerra zibil osteko bizimodua, sasoi horretako egoera dramatikoak, atmosferak eta momentuak” jasotzeko ahalegina egin duela aitortzen du egileak. Irudien bidez kontrabandoa, mugak eta antzerakoak adierazi nahi badute ere “gauza zuzenak bilatu beharrean, iradokizuna bilatu dut”.

Liburua osatzen duten testu laburrek berriz, Orson Welles zinemagilearen ingurukoak eta zinemagilearen nondik norakoak zein Arruabarrenak mugaren bi aldeetatik zehar egindako bidaian bildutako esperientziak uztartzen dira.

Hala ere, ‘Muga’ liburuaren eta erakusketaren zutabeetako bat Wellesen ‘Pays Basque’ aipatzen badu artista durangarrak, agian dokumental horrek baino eragin gehiago izan du zinemagile amerikarrak arte faltsutzaile bateri buruzko ‘F for Fake’ pelikulak.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close