Friso
Friso
Friso
Friso

‘Kriseiluen gaua’rekin indartuko dute Elorrion erabakitzeko eskubidearen aldeko prozesua

Martxoaren 11n burutuko da Elorrion 'Argitu erabakia' ekimena.
Martxoaren 11n egingo da Elorrion ‘Argitu erabakia’ ekimena.

Elorrioko Gure Esku Dago ekimenak autodeterminazioa gauzatzeko ibilbide-orria jarriko du martxan datorren ostiralean, martxoak 11, arratsaldeko 18.30etatik aurrera, herriko plazan egingo den ‘Kriseiluen gaua’rekin. Ekimen horrekin 2017an egingo den herri galdeketa eta hurrengo urtean gauzatu nahi den autodeterminazioaren aldeko erabakiaren bideari ekingo diote.

‘Argitu erabakia/Ilumina la decisión’ goiburupean burutuko den ekimena arratsaldeko 18.30ean hasiko da kriseiluen banaketarekin. Arratsaldeko 19.30ean kriseiluak piztu eta zerua argituko duen ekimena hasiko da.

Ekitaldian piztuko diren kriseiluak salgai daude 2,50 euroren truke herriko hainbat dendatan (Berrio-Otxoa kaleko Ramon Altuna, herriko plazako Igartua kirolak, Erreka kaleko Silerro zapata denda eta Urarka kaleko Solozabal altzari denda). Martxoaren 6an, igandean, herriko plazan ere salduko dira 13.00etatik 14.30era.

Elorrioko Gure Esku Dago ekimenak diseinatutako ibilbide-orriari hasiera emango dion ekimen horrek jarraipena izango du apirilaren 23an egingo den jaia eta bozketarekin. Hurrengo urratsa 2017an egingo den Herri galdeketa izango da eta prozesua 2018an amaituko da behin betiko erabakia hartzen denean.

Ibilbide-orria eta gainontzeko helburu eta beharrizanak betetzeko asmoarekin, bazkide kanpaina jarri du Gure Esku Dagok. Gehien jota hiru urteko iraupena izango du bazkidetzak eta izen-ematea https://sarea.gureeskudago.eus/eu/bazkideak web orrian egin daiteke.

Dagoeneko Herri galdeketa aurten bertan egiteko datak finkatu dituzte, besteak beste, Goierriko 22 herrietan edo Bizkaiko Diman eta Ispasterren.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar