Herritarek eta hainbat taldek bat egin dute AHTren kontrako ‘Orain ardura’ ekimenarekin

Oihana Azkorbebeitia eta pentsionisten kolektiboko kide den Manu Imazek irakurri zuten ‘Orain ardura–Ahora responsabilidad’ manifestua.

Eskualdeko zein Euskal Herriko osoko hainbat pertsona ezagun, elkarte, sindikatu eta gainerako erakundek bat egin dute ‘Orain ardura–Ahora responsabilidad’ ekimen eta manifestuarekin. Ekimenaren eragileek “AHTren proiektuak geldiarazteko” eskakizuna egiten diote erakunde eta administrazio publikoei eta horretarako hainbat argudio aipatzen dituzte.

Igor Elortza, Miren Amuriza, Zigor Iturrieta, manifestua irakurri zuen Oihana Azkorbebeitia, Eñaut Elorrieta eta beste dozenaka pertsona eta elkartek gogoratzen dute Espainiar estatua dela “abiadura handiko trenbideetan kilometro gehien duen herrialdea, mundu mailan ekonomikoki boteretsuenak direnen aurretik kokatzen delarik”. Hala eta guztiz ere, “erabilera mailari dagokionez azken postuan kokatzen da, kilometro bakoitzeko bidaiari-ratio txikiena baitu”. `

AHTaren obrek suposatzen duten diru kopurua, gaur egun bizi den koronabirusaren osasun-larrialdi garaian, kontuan hartzea beharkoa dela uste dute. Horren adierazgarri jartzen duten Gasteiz eta Iruñea arteko AHTren zatiaren kostuarekin “Eibarren duela urte eta erdi inauguratu zen ospitalea bezalako beste 32 eraiki litezke”.

Gainera, “Gobernuek AHT bezalako azpiegitura handietan, inbertsio erraldoiak egin dituzten bitartean, murrizketa handiak izan dira bizitzarako oinarrizkoak diren hainbat alorretan, hala nola Osasunean eta Gizarte Zerbitzuetan”, azpimarratzen dute.

Egungo egoeraren aurrean, “AHTren obrak berehala etetea eta bere proiektu berriak bertan behera uztea” eskatzen dute eta “egun daukagun ohiko tren sarea mantentzea eta hobetzea bultzatzen dugu guztiontzako moduko garraiobidea izan dadin”.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (7 votos, media: 4,43 sobre 5)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar