Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Haurrak euskaraz erregistratzeko aukera

Umeak euskaraz erregistratzearen aldeko mozioa onartu du Atxondoko Udalak. Bertan bake epaitegian eta erregistro zibilean seme-alabak euskaraz erregistratzeko aukera izango dute gurasoek. Mozioa esker abertzaleko aldeko botuekin eta EAJalderdiaren abstentzioarekin aurrera egin zuen.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, UEMA, bidalitako mozioarekin bat egin du Atxondoko Udalak. Bertan bake epaitegian eta erregistro zibilean euskara erabili ezin izatea hizkuntza eskubideen urraketa dela dio mozioak.

Haurra jaiotakoan gurasoek egin beharreko lehenengo tramite administratiboa da. Haurra bi tokitan erregistra daiteke, jaio den udalerrian edo gurasoek bizitokia duten udalerrian. Bertan, erregistro liburuan, jaioberriaren izen-abizenak eta bestelako datuak idatzi behar dira.

Erregistro liburua gaztelaniaz dago, beraz erregistroa ere gaztelaniaz egin behar da. Dirudienez, 2005etik ez dago legezko oztoporik haurra euskaraz erregistratzeko. Halaber, gai honi lotutako erreklamazioak jartzeko deia egin die herritarrei Atxondoko Udalak.

Miguel Ángel Buruaga, EAJ alderdiko bozeramaileak ???hile bat atzerapena??? eskatu zuen mozioa eztabaidatzeko. Hala ere, gobernua taldeak ez zuen onartu eskakizuna azken osoko bilkuran.

 

DURANGON. Atxondoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados