Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Zortzi buru, txapel bakarra

Zortzi buru, txapel bakarra

Dena prest dago Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako. Hitzordua, gaur da BECen eta arratsaldeko 17.30ean. Bertan, zortzi bertsolari txapela janzten saiatuko dira. Durangaldeak hiru ordezkari izango ditu, Miren Amuriza berriztarra, Eneko Abasolo ???Abarkas??? iurretarra eta Beñat Ugartetxea mallabiarra. Durangon.com egunkari digitala hirurekin izan da.

MIREN AMURIZA (Berriz, 1990)
 
???Bai aitak eta bai amak oso aholku onak eman dizkidate???

12 urterekin Berrizko bertso-eskolan bat-batean abesten hasi zenetik, bertso munduan gero eta gehiago murgilduz joan da .Hainbat bertso-sariketetan parte hartu du eta 2010eko Durangaldeko txapelduna da.
 
– Aurreko saioetara baino trankilago joatea espero duzula esan duzu. Zelan prestatuko duzu?
– Ez dot prestaketa berezirik egingo. Finalean egotea ere sari handi bat da niretzat eta horrek lasaitu egiten nau. Egin beharrekoa eginda dago, eta orain batek daki!
 
– Batzuk Gorbeialdeko haizeak eragingarri bezala dituzte. Zure kasuan, Andikonakoek badute eraginik?
– Saioak ditudanean beti egiten dut auzoan bueltatxo bat oinez. Orain artean zorte ona eman dit eta horrela jarraitu dezala.
 
– Etxean maisu ezin hobeak izan dituzu. Abantaila edo desabantaila?
– Bai aitak eta bai amak oso aholku onak eman dizkidate, baina ez bertsolari moduan bakarrik; guraso moduan ere bai. Entzuten jakin ezkero, edozeinentzat dira abantaila.
 
– Zortzi buru eta txapel bakarra. Nola hasiko zenuke bertsoa?
– Etor zaitezte BECera eta bertan ikusiko duzue! 
 
– BECeko finalean txapeldun azaldu ezkero, zelan ospatuko duzu?
– Ez dakit egia esan. Osapatzeko motiboa eta gogoa egon ezkero edozein leku da ona.
 
 

ENEKO ABASOLO ???ABARKAS??? (Iurreta, 1976)

???Gatz ikusten dut txapela irabaztie???

1998an parte hartu zuen lehenengoz Bizkaiko Txapelketan, beraz beteranuenetakoa da.
 
– Ordaina kobratzera zoaz BECera?
-Ez dot uste ezer kobretako dekuanik, asko jota egindako lanaren ordaina izengo da.

-Txapela jantzi ezkero, nori dedikatuko diozu?
-Gatz ikusten dot txapela irabaztie, baina irabazi ezkero askontzako izengo da txapela.

– Zelan baztertuko dituzu urduritasunak?
-Ahalik eta lasaien egoten ahaleginduko naz,urduritasun puntu ondo etorriko jate baina

– Gai – jartzaileak proposatutako gaia Iurreta Durangoko auzo bat izatera bueltatuko dela dino. Nola hasiko zenuke bertsoa?
-Herri bi oso desberdin dira
Durango ta Iurreta
beraz zertako egingo dugu
lengo garaitara buelta
orain artean horren lekuko
da Ibaizabal erreka
beraz horrela utzita hobe
ondo bizi gara eta

– Gure Barik bertso-eskolako irakaslea izanik, zure trikimailuak zeintzuk diren ezagutzera ematen dituzu ikasleei?
-Bertsotan trikimailue asko eitie da,errimak,neurrixek…..hori esaten dautsiet nik.

 

BE??AT UGARTETXEA (Mallabia, 1979)

???Polita izango litzateke txapelketa bat gai librean egitea???

 Lau urteko deskantsuaren ostean bueltan dator berriro ere. 1998an parte hartu zuen lehenengoz Bizkaiko Txapelketan eta 2002an finalaurrekoetara heldu zen. Durangaldeko txapelduna izan da 2000, 2002, 2004 eta 2006an.

–  Lau urteko deskantsua egin ondoren, igerri duzu?
– Bai, igarri dot.Aurten gogotsuago heldu naz txapelketara. Ez dakit horregatik edo aukera gehiago ikusten zalako finalera heltzeko baina, motibazioa ezberdina izan da.

– Txapela jantzi ezkero, nori dedikatuko diozu?
– Ez dot horren arriskurik ikusten, baina gertatuko balitz bertan pentsatu beharko nuke.

–  Tabernako barran kontra hasi zinenela bertsotan esan duzu. Leku aproposa.
– Beno hasi berez eskolan hasi ginen baina bertsorik gehien taberna giroan edo txosnetan kantatua naz beste askoren bezala. Azken aldian ez beste zeregin eta bete-behar batzuk ditudalako.

– Pesetekin egiten diren errimak baztertuta izango dituzu ezta?
– Ez ditut baztertuta, edozein apurotan ondo etorri daitezke.

– Gai-jartzailea erosita daukazu. Gai bat proposatu.
– Gurago dot bapatean kantatzea eta datorrenari. Polita izango litzateke txapelketa bat gai librean egitea.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados