Friso
Friso
Friso
Friso
BIDEOA

Hainbeste maite zituen dantzekin eman zioten agurra Abel Iriondori

Hainbat urteetan egindako dantza-lagunek eskainitako ‘Agurra’ eta ‘Soka-dantza’rekin agurtu zuten atzo Abel Iriondo (1966), Elgoibarren jaio baina azken bi hamarkadetan Durangon bizi zen dantzaria eta irakaslea. Iriondo domekan hil zen bihotzekoa emanda Abadiñoko Gaztelua inguruan bizikletan zebilela, eta bere aldeko hileta atzo egin zen Durangoko Santa Ana elizan.

Azken urteetan Kriskitin eta Aiko taldeetan ibilitako dantzari eta dantza-irakasleak, ibilbide gogoragarria egin zuen. Hasierako urratsak Elgoibarko Izarra eta Haritz taldeetan egin zituen eta ondoren Donostiako Argia edo Eibarko Kezka taldeetan ibili zen.

Gainera, jaioterrian ospatzen den San Bartolome eguneko aurreskua hainbat aldiz egiteaz gain, Errosarioko ezpata-dantzan ere kapitan lanak egin zituen urte askotan. Aurresku txapelketetan ere aritu zen.

Bizitokia Durangora aldatuta, Iriondok dantzan jarraitu zuen Kriskitin taldearekin, eta Aiko taldeak herrian eskaintzen zituen eskoletan ere maisu-lanetan ibili zen. 2016an Kriskitin taldeko emakumezko eta gizonezko dantzariek lehenengoz osatutako talde mistoan aritu zen Durangaldeko ezpata-dantzari egunean, Dantzan.eus webguneak gogoratu duenez.

Ibilbidea

San Fausto egunez berriz, Durangoko dantzari-dantza, platillu soinua eta erregeletan lehen aldiz emakumeek parte hartu zuteneko taldean ere aritu zen.

Iriondoren heriotza jakin zenetik, nonahi zabaldu dira bere ibilbidea, izaera eta prestutasuna gogoratzen dituzten aipamenak. Horren erakusgarri da Juanan Aroma txistulariak uztailaren 25ean Ezkurdiko kioskoaren inaugurazioa zela eta Facebooken argitaratutako bideoa.

Irudietan, Abel Iriondok eskainitako ‘Agurra’ dago ikusgai, Aroma bera eta Arantza Berriozabalgoitia txistulariak direla.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar