Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Garaiko altxorrak ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute Udalak eta Gerediaga elkarteak

Garaiko udaletxean egongo da ikusgai barriztutako Valentin Zubiaurreren margolana.

Garai herrian Santiago eta Santa Ana jaiak hasi aurretik, herriko altxorrak ezagutzeko ikustaldia antolatu du Udalak Gerediaga elkartearen laguntzarekin. Datorren zapatuan izango den bisitaldi gidatuan elizate baten ezaugarriak zeintzuk diren edo herrian bi parrokia izatearen zergatia azaltzeaz gain, berriro Garain jarri den Valentin Zubiaurreren erretratua ikusteko aukera izango da.

Udaletxe aurrean arratsaldeko 18:00etan hasiko den ibilaldiak ordu eta erdiko iraupena izango du. Topagune horretan elizate baten eginkizunak eta Durangoko Merinaldeko ordezkaritza azalduko zaizkie partaideei.

Ekitaldiak Elizabarrin jarraituko du eta toki horretan hain herri txikian bi parrokia zergatik dauden azaltzeaz gain, arkitektonikoki duen garrantziaren berri emango da.

Ibilaldia udaletxera bueltatuko da berriro eta bertan elizate bateko ezaugarriak, tarteko aginte ikurra den ‘txuzoa’,  ezagutuko dituzte partaideek. Egonaldi horretan Zubiaurretarren garrantzia gogoratuko da eta Bilboko Eleiz Museoan berritzen eta deposituan izan duten Valentin Zubiaurreren erretratua ikusteko aukera izango da.

Valentin Zubiaurre musikariaren erretratua izen bereko semeak margotutako oihal gaineko olio-pintura da. 2013an Garaiko San Migel parrokiak Bilboko Eleiz Museoari utzi zion zaindu, gorde eta ikasteko eta bertan berriztatu ondoren, herrira bueltatzeko eskatu zuen Garaiko Udalak. Aurrerantzean, udaletxean izango da ikusgai.

Bisitaldiaren azken geldialdiak San Migel elizan eta hilerrian izango dira. Elizan, hileta erritoen gaineko bitxikeriak ezagutzeaz gain, Zubiaurretarren lanak ikusteko aukera egongo da. Ondoren, kanposantu neoklasikoraino gerturatuko dira bisitariek ikustaldia amaitzeko.

Bisita gidatuan parte hartu nahi dutenek epi@gerediaga.eus e-mailera idatzi edo 673005981 telefonora deitu behar dute erreserba egiteko. Izen-ematea doakoa da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados