Garaiko alkateak eta zinegotziek ez dute inolako ordainsaririk jasoko Udalarentzat egindako lanagatik

GaraiaErramunOsaAlkatea
Erramun Osak ez du dirurik jasoko Udalean egindako lanagatik.

Garaiko alkatea den Erramun Osak eta Udal horretako zinegotziek ez dute inolako diru-saririk izango “ez eta inolako konpentsaziorik jasoko Garaiko Udalaren jarduerari eskaintzen dioten denborarengatik”. Hala erabaki zuten aho batez, martitzenean egindako udalbatzan.

Bilera berean Udal batzarren maiztasuna erabaki zueten, “gutxienez, hiru hilean behin” egingo direla adostuz, nahiz eta “beharrezkotzat joz gero” bestelako bilkura bereziak egingo diren.

Alkateak eta zinegotziek Udalean egingo duten ohiko lana bi batzordetan bakatuko da. Alde batetik, Antolamendu eta Lurralde Batzordea eratuko da, eta bestetik, herriko jarduerak koordinatu, sustatu eta antolatuko dituena.

Lehenengo batzordeak, kontratazioa, ondarea, idazkaritza orokorra, ingurumena, herriko mantentze-lanak, trafikoa, herritarren parte hartzea edo giza baliabideei lotutako gaiak landuko ditu. Besteak berriz, kultura, jaiak, hezkuntza, gazteria, kirola eta zahartzaro aktiboaz arduratuko da. Bigarren horretan, herri elkarte guztiek ordezkaritza izango dute eta Udalak ordezkari bana izendatzeko eskatuko die.

Gainera, hiru alkateorde izendatu ziren, hirurek hauteskundeak irabazi zituen EAJkoak. Lehenengo alkateordea Iñaki Txertudi izango da; bigarren alkateordea Erregiñe Garamendi eta hirugarrena Enrique Ramos.

Erramun Osa alkatea, Garaiko ordezkaria izango da Euskadiko Udalen Elkartean (EUDEL) zein Urkiola Landa Garapenerako Elkartean ere.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar