Frontoiko handitze lanak esleitzeko bigarren saiakeraren deialdia egin du Mañariko Udalak

MañarikoFrontoiaMañariko frontoia handitzeko lanak esleitzeko bigarren deialdia egin du Udalak, aurreko esleipen saiakeran ez zelako enpresarik aurkeztu. Lanak egiteko aurrekontua ia 175.000 eurotik 238.876ra igo da eta egitasmo horren bidez kirola egiteko zein beste ekintza batzuk aurrera eramateko espazioak sortu nahi dira.

Aurreikusitako lanak frontoiaren goialdean dagoen pasabidean eragingo dute gehien bat. Proiektuaren arabera, gaur egun ia erabiltzen ez den pasarela horri eranskin bat gehituko zaio plaza aldera. Horrez gain, beheko solairuan sortuko den espazioa ere erabilgarria izango da.

Udalek eskaintzen dituzten zerbitzuen artean “kirol eskaintza egokia izatea gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari da” eta Mañarin ere “udalaren egitekoetako bat bizi eredu osasungarriak bultzatzea da, kirola osasunarekin lotzen baita”, Endika Jaio Mañariko alkatearen esanetan.

Horregatik, Udalak “kirol eta aisialdi jardueretarako espazioetan duen defizita” konpondu nahi du eta “bizi eredu eta herri eredu horretara gerturatzen lagunduko digun ekipamendu bat”  ahalbidetu nahi du.

Bi fasetan

Alkatetza duen EH Bilduren arabera, Mañaria herri txikia eta “baliabide ekonomiko urriak” dituen Udala dela kontuan hartuta, “ez dugu ekipamendua erabilera mota bakar batera mugatu nahi, aktibitate ezberdinak jasan ditzakeen toki polibalentea sortzea nahi dugu”.

Frontoian egin nahi diren lanak urriaren 16an egindako udalbatza saioan onartu ziren berriro, EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren ezezkoarekin. Irailean aurkeztutako proposamenak ia 175.000 eurotan jartzen bazuen lanen aurrekontua, esleipena egiteko bigarren ahaleginaren aurrekontua 238.876,42 eurokoa da eta lanak aurrera eramateko epea lau hilabetekoa da.

Egin behar diren lanak bi fasetan gauzatu nahi dituzte: lehenengo fasea 2018an eramango da aurrera eta 174.258,56 euroko aurrekontua dauka eta bigarren faseak 64.617,86 eurokoa. Eskaintzak aurkezteko epea urriaren 31n amaitzen da.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar