Friso
Friso
Friso

Eskualdeko hiru talde lehiatuko dira Bizkaiko Taldekako Bertsolari txapelketaren bigarren edizioan

BizkaikoTaldekakoBertsolariTxapelketa1
Markina-Xemeingo ‘Akerbeltzen Antxumak’ lortu zuen 2017ko txapelketa, ‘Iurretako Bertso Taldie’ri eta Abadiñoko ‘Koipelustre´s’eri finalean irabazita. (Argazkia: bertsozale.eus)

Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzeko helburua duen Bizkaiko Taldekako Bertsolari txapelketaren bigarren edizioa ospatuko da otsailetik maiatzara bitartean. Lehiaketan 21 talde izango dira, tarteko Abadiñoko ‘Koipelustre’s’, Durango eta Iurretako kideek osatutako ‘Tronperrieta’ eta berriztarrak eta elorriarrak biltzen dituen ‘Miotako bidelapurrak’.

Talde bakoitza, gutxienez, sei lagunez osatuta egon behar da, derrigorrezkoa baita parte hartzen duten hiru bertsolariez gain, gai-jartzailea, epailea eta laguntzaile bana izatea.

‘Tronperrieta’ taldeak Eneko Abasolo ‘Abarkas’, Ander Sarriugarte, Unai Iturriaga, Juan Mari Areitio, Gorka Pagonabarraga, Erika Lagoma, Ander Elorriaga, Iker Maguregi eta Leire Vargas biltzen ditu.

‘Koipelustre´s’eko kideak Aitor Bizkarra, Txaber Altube, Bittor Altube, Ainhoa Urien, Beñat Gaztelurrutia, Igor Galarza, Jon Zialzeta eta Ione Narbaiza dira.

Durangaldeko ordezkaritza osatzen duten ‘Miotako bidelapurrak’, Miren Amuriza, Ibai Guridi, Amaia Ugalde, Iruri Altzerreka, Gorka Lazkano eta Joxe Garaizabal dira.

Hiru fase

Taldekako txapelketa hiru fasetan jokatuko da eta lehenengoari hasiera emango dion saioa otsailaren 24an izango da Algortan. Hiru ageraldi izango dira, 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan herriko beste hainbeste tabernatan, eta ‘Tronperrieta’koez gain Uribe Kostako ‘Tosu bizirik’ eta ‘Anubix!’ taldeak lehiatuko dira.

Eskualdeko beste bi taldeak martxoan izango dituzte beraien saioak. ‘Koipelustre’s’ekoek 17an lehiatuko dira Gernika-Lumon eta saioan Busturialdeko ‘Itsosupetekuek’ eta ‘Punta batekoak’ taldeekin indarrak neurtuko dituzte. ‘Miotako bidelapurrak’ berriz, 23an hasiko dituzte ekitaldiak Igorren eta Santutxuko ‘Otsoa & Co.’ eta Arratiako ‘Aramotzetik Itxinera’ taldeekin lehiatuko dira.

Lehen fasean zazpi kanporaketa jokatuko dira eta saio bakoitzeko irabazleak egingo du aurrera. Bigarren fasean hiru kanporaketa jokatuko dira eta bakoitza irabazten duenak maiatzaren 25ean, Bizkaiko eskolarteko finalarekin batera, jokatuko den finalean egongo da.

2017ko finalean ‘Iurretako Bertso Taldie’, ‘Abadiñoko Koipelustre´s’ eta txapelketa irabazi zuen Markina-Xemeingo ‘Akerbeltzen Antxumak’ lehiatu ziren.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar