Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elorrioko udako igerilekua gaurtik irailaren 18ra arte egongo da irekita

Irailaren 18ra arte egongo da irekita Elizaldeko igerilekua.
Irailaren 18ra arte egongo da irekita Elizaldeko igerilekua.

Elorrioko Udalak gaur ireki du Elizaldeko ur-gunea eta irailaren 18ra arte mantenduko du zabalik. Instalazioek hirugarren denboraldia beteko duten aurten eta bertan hainbat berrikuntza egin badira ere sarreren prezioak iazko berdinak izango dira.

Hirugarren urtez jarraian, udako ur-gunera sartzeko prezioak berdinak izango dira. Familia abonu arrutak 100 euro balio ditu (edo 80 euro kiroldegiko abonu integralarekin) eta banakako abonuak 65 euro balio ditu. Eguneko sarreraren prezioa 6 eurokoa izango da 18 urtetik gorakoentzat, 4 eurokoa 3 eta 18 urte bitartekoentzat eta 65 urtetik gorakoentzat eta 2 eurokoa 3 urtetik beherakoentzat.

Elorrioko Udalak herrian bertan erroldatuta daudenen eta ez daudenen artean prezioetan ezberdintasunak ezartzea eskatzen zuen eskaera jaso bazuen ere, proposamena baztertzea erabaki dute “legalki onargarria ez dela ondorioztatu ostean”.

Iazko denboraldian 29.300 sartu-irten zenbatu ziren, hauetako 1.833 sasoiko abonuekin eta beste 12.941 eguneko sarrerekin. Datu horiek “modu oso baikorrean” baloratu dituzte udal ordezkariek, “beraz aurtengo denboraldian datu horiek mantentzea eta ahal den heinean zerbitzua hobetzen jarraitzea bilatzen dugu”, Dani Palacios Kirol zinegotziak azaldu duenez.

Hobekuntzak eta autoen erabilera

Udalak 36.000 eurok inbertsioa egin du instalazioak hobetzeko eta horretarako kontuan izan ditu herritarrek iaz egindako ekarpenak. Aurten ere  bide ezberdinak eskainiko zaizkie erabiltzaileei beraien iritziak helarazteko.

Egindako inbertsioaren bidez zelaiaren drainatzerako ponpaketa-sistema hobetu da, igerilekuak eskaileraz eta kortxo-ilarez hornitu dira eta txirristen egoera hobetu da eta harrera-lekuko ateak edo sarrera eta irteera kontrolerako tornuak atondu dira, besteak beste.

Ur-gunearen alboan dagoen Eleizalde futbol zelaiko soropil aldaketa dela eta, Udalak barkamena eskatu du lanek eragin ditzakeen balizko eragozpenen aurrean. Obra horiek futbol txapelketak ez daudenean egin beharko dira, beraz autoak aparkatzeko izango diren arazoei aurre egin asmoz, “autoaren erabilera egoki bat egiteko eta gure artean laguntzeko” eskatu diete udal ordezkariek igerilekuko erabiltzaileei.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados