Bost kontinenteetako hareak biltzen dituen erakusketa jarri du ikusgai Hontza Museoak

 

MañariaHontzaMuseoaMundukoHareakMañariko Hontza Museoak 2018-2019 ikasturtean ikusgai izango duen ‘Munduko hareak-Arenas del Mundo’ aldi baterako erakusketa ireki du. Bilduma hau munduko toki desberdinetako hareekin, Iberiar penintsula eta uharteetakoekin zein Euskal Herriko hondartzetan jasotako hareekin osatzen da.

Erakusketa berria gauzatzeko, Hontza Museoko edukiak baliatu dituzte, hondartza desberdinetan zein mendi, desertu eta poloetatik ekarritako hareekin hain zuzen. Bilduman bost kontinenteetako hareak daude.

‘Munduko hareak-Arenas del Mundo’ bildumaren helburua “milaka edota milioika urteren buruan kostaldeko arrokek, kareharrizko edo bolkaniko mendien higadurak edota koral, oskoldunen oskol eta molusku zatiek egin duten ondorengo jalkierak sortutako kolore eta tamaina desberdinetako partikulak erakustea da”, Hontza Museoaren arduradunen arabera.

Aldi baterako erakusketa honetan ageri diren harea gehienak, Museoaren lagunak eta kolaboratzaileak egindako oporretan bildutakoak dira. Horregatik, “gugan pentsatu eta motxilan harea botilatxo bat sartu” dutenen ekarpena eskertu dute.

Ekimen hau iaz ospatutako Hontza Museoaren 30. urteurrenaren baitan jarritakoaren hurrengoa da.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar