Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Aspaldiko argazkiak eta Tabira Bandaren kontzertua izango dira bihar Madalena auzoko jaietan

Queen taldearen abestiak joko dituzte Tabira Musika Bandako musikariek eta Pablo Líquido abeslariak.

Durangoko Madalena auzoak bere zaindariaren eguna ospatuko du bihar, prestatutako egitarauan argazki zaharren erakusketa eta Tabira Musika Bandak Pablo Líquido abeslariarekin eskainiko duen ekitaldia nabarmenduko direla.

Bosgarren urtez egingo den auzoko argazki zaharren erakusketa, goizeko 10:00etatik gaueko 21:00ak arte egongo da ikusgai Plateruen plazan. Irudien bilduma Peru Uriarte Amorrortuk eta Jose Mari Uriarte Astarloak prestatu dute, Durangoko Arte eta Historia Museoaren eta Udal Artxibategiaren laguntzarekin.

Madalena auzoko argazki zaharren erakusketa goizeko 10:00etan jarriko da.

Erakusketan ikusgai jarriko diren argazkiak, Udal Artxibategikoak zein auzoko zenbait biztanlek ekitaldi horretarako propio utzitakoak izango dira.

Queenen abestiak

Tabira Musika Bandaren kontzertua, bestalde,  arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta Luis Orduña Ridruejok zuzentzen duen taldea Pablo Líquido abeslariarekin elkarlanean arituko da. Ikasturteari amaiera emateko balioko duen ekitaldi berezian, bandak eta abeslariak Queen talde mitikoaren doinuan izango dituzte ardatz.

Pablo Líquido izen artistikoaz ezagutzen den Pablo Gortari Arrizabalaga, Iruñeko musikari, konpositore, aktore, abeslari eta showmana da. 90eko hamarkadan kantu lirikoa eta modernoa ikasi zituen Bartzelonan, Arte dramatikoko interpretazioan trebatu zen eta soinu profesionaleko formakuntza jaso zuen Manresan.

Pablo Líquido izena 1999an hartu zuen eta harrezkero 1600 kontzertu eskaini ditu. Musika modernoaren zale amorratua da, 50. hamarkadako swing eta jazzarena zein 90eko rock eta metalena batez ere. Hala ere, bere debozio handiena Queen talde mitikoa da eta bere erlijioa, berriz, agertokia da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. durangon.com

    En el artículo, Esther, se habla del horario de la exposición de fotos y del concierto de la banda. Un saludo

    Deja una Respuesta
  2. Esther

    He vivido 40 años en Magdalena. En el portal que está enfrente del caserío de la foto.
    No se euskera.
    Que pena no poder leer el artículo .
    ¿Hay traducción en cadtellano?
    Un saludo

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados