BIDEOA

Amestutako ilusioak betetzen dituzten izaki magikoak

Olentzerok eta Mari Domingik ez diote uko egingo urtero Durangoko umeekin duten hitzorduari eta aurten ere prest daude jasotako eskakizunak betetzeko. Eskatutako opariak banatu aurretik ohiko kalejira egingo dute arratsaldeko 19.00etan hasita, Institututik abituko dira eta Frai Juan de Zumarraga, Ermodo eta Zumalakarregi kaleetatik pasatu ondoren Andra Mariko elizpean egingo diete harrera.

Olentzero eta Mari Domingik hainbat talderen laguntza izango dute, bertan izango baitira Txoritxu Alai eta Tronperri dantza taldeak, Inurri Eskaut Taldea, Tabira Musika Banda, Bartolome Ertzilla Musika Banda, Jaizale Txistu Taldea eta Trikitixa eta Pandero eskolako gazteak.

durangon.com-ek azken prestaketak egiten aurkitu ditu biak eta herrira zapatuan helduko dira bertako neskato eta mutikoen ametsak betetzeko intentzioarekin.

-Lehen Olentzero bakarrik zebilen opariak banatzen, baina orain Mari Domingirekin batera egiten du lan hori. Zelan hasi zen bion arteko lankidetza?

-Mari Domingi: Egun baten, Olentzero nire etxera etorri zen opariak ematera eta, hain lanpetuta ikusi nuenez, bera laguntzea erabaki nuen. Harrezkero lagun handiak gara eta biok banatzen ditugu opariak.

-Olentzero: Egun honetan asko dago egiteko eta Mari Domingiren laguntza eskertzen da.

-Mari Domingiren kantuan dio “…atera beharko duzu gona zahar hori”. Gona berriarekin joango zara opariak banatzera?

-Mari Domingi: Jakina. Domeketako gona jantzita joango naiz.

Gimnasioara joaten naiz

-Eta Olentzeroren abestiak berriz, jatuna eta ardozalea zarela dio. Hala da?

-Olentzero: Baina kirol asko egiten dut. Ikatza prestatu eta astoaz ibili ondoren, gimnasiora ere joaten naiz.

-Derrigorrez ezta? Zeren etxe batzuetan sartzea ez da izango erreza.

-Olentzero: Nik nire trukuak izaten ditut etxe guztietara sartzeko. Batzuetan umeen gurasoen laguntza ere izaten dugu, baina horretarako neskato-mutikoei esaten diegu goiz oheratu behar direla.

-Baina beste laguntzaile batzuk ere badituzue.

-Olentzero: Bai, zeren batzuetan umeak aitona-amonen etxeetan egoten dira eta han beste laguntzaile batzuk izaten ditugu. Galtzagorriak dira. Guk bakarrik ikus ditzakegu eta laguntza handia ematen digute.

-Zerbait prestatuta uzten dizuete umeek edo gurasoek indarrak berreskuratzeko?

-Mari Domingi: Bai, denetik uzten digute. Batzuetan ardoa eta pastak, beste batzuetan esnea, edo konpota…

-Olentzero: Urdaiazpikoa ere uzten digute; eta eskertzen diegu. Eta ardo pixka batekin bada, hobe oraindik.

-Neskato-mutikoek bidalitako gutunetan eskatzen dizuten guztia eramango diezue?

-Olentzero: Bueno… dena dena agian ez… Baina beti begiratzen dugu zelan portatu diren. Txoritxoek be esaten digute zelan portatu diren. Eta horrela dakigu eskatutakoa merezi duten edo ez. Guk beti jaso eta irakurtzen ditugu gure etxera bidalitako gutun guztiak, baita dendetan edo eskoletan utzitakoak.

Oso onak eta zintzoak

-Ondo portatzen dira Durangoko umeak?

-Olentzero: Bai, beti izaten dira oso onak eta zintzoak. Noizean behin apur bat bihurriak, baina gauza onak eta txarrak neurtzen ditugunean, beti nagusitzen dira gauza onak.

-Zerk ernegatzen zaituzte?

-Olentzero: Pena handia ematen didate falta direnak; hau da, gurekin ez daudenak.

-Mari Domingi: Niri, batez be, letxe txarrarekin egiten diren gauzak

-Zer opa duzue datorren urterako?

-Olentzero: Esperantza, gogoa gauzak hobeto egiteko eta, batez ere, ilusioa eta denok ados jartzen bagara aurre egingo diegu dauden arazo guztiei.

-Mari Domingi: Lana ondo eramatea eta batzuek besteei bizitza errazagoa egitea.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar