Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

30 urtetan batutako argazki bilduma erakutsiko du Elorrioko Argazki Taldeak bere urteurrenean

ElorrioArgazkiErakusketa30UrteurrenaElorrioko Argazki Taldeak 30 urte betetzen dituela eta, artxiboetan bildutako zenbait irudirekin osatuko dute aurtengo erakusketa. Sasoi honetan urtero egiten duten esposizioa azaroaren 28an zabalduko dute eta urtarrilaren 3ra arte ikusgai egongo da Iturri Kultur Etxean.

Elkarteko kideek hiru hamarkadatan osatutako artxiboetara jo dute oraingo erakusketarako gaia aukeratzeko. Aletutako irudi-sortan 80. hamarkadako argazkiak tartekatu dituzte eta bertan, besteak beste, Ferixa Nausikoetako jaigiroaren egunerokotasuna islatzen da.

“Argazkigintza eta denboraren igaroa estu lotzen dira, ez bakarrik argazkia denboraren errepresentazio gisa hartuta, baizik eta oroitzapenean zuzen eragiten duelako”, taldeko kideen arabera. Gainera, “argazkiek oroimen eta zirrararik sakonenetan atzera garamatzate eta begiratzen dituztenei bueltan ematen diete izan zirenaren begirada. Azken finean argazkiak haratagoko zerbait dira: memorian txertatutako geure bizipenak”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados