Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
BIDEOA

Zaldibarko Udalak eskolako jolastokia eraldatzeko ekarpenak egiteko deia egin die herritarrei

Zaldibarko Udalak eskolako jolastokiaren eraldaketa proiektuan ekarpenak egiteko formularioa betetzera animatu ditu herritarrak.

Zaldibarko guraso eta hezkuntza komunitatea hainbat urte daramatza “jolastokiaren eraldaketan lanean”. Proiektu pedagogiko parte-hartzaile eta sakon bat landu zenetik, ‘Amesten dugun jolastokia’ taldea proiektu hori bultzatzen aritu da.

Ikastetxeko jolas garaietan erabilitako espazioak “jolasteko eremuak izateaz gain harremantzeko ere badirela” adierazi dute Udal arduradunek. Izan ere, “harreman hauek, espazioaren konfigurazioari eta ondorioz, erabilerari, estuki lotuak daude”.

“Jolastokiek duten konfigurazioa oso garrantzitsua da haurren harremanak sustatu eta eraikitzeko orduan, bai genero berdintasuna bai adin ezberdinetako haurren erlazioa eta orokorrean elkarbizitza lantzeari begira”, Udaletik adierazi dutenez.

Eskolan egin nahi den eraldaketa egiteko Zaldibarko Udala “adituak eta arituak diren ELE arkitektura estudioarekin harremanetan jarri eta proiektua lantzen hasi da”. Abenduaren 18an, eskolan bertan, lehen ideia proiektua aurkeztu zioten herritarrei, eta bertan, proposamena ezagutzeko eta ekarpenak egiteko aukera izan zuten herritarrek.

Jolastokiaren eraldaketak “maila batean edo bestean herritar guztioi eragiten digu” eta hori kontuan hartuta, “lehen ideia honen gaineko ekarpenak jaso nahi dira” prestatutako galdetegiaren bidez.

“Gobernu Taldearentzat eskolako jolastokiaren eraberritzea proiektu estrategiko bat da, Zaldibarko umeen hezkuntzan oso garrantzitsua delako”, azaldu du Eneritz Azpitarte Zaldibarko alkateak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados