Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Ume eta helduentzako ekoiztutako bederatzi ikuskizun eskainiko ditu Antzerkia Bultzatuz ekimenak

iurreta-antzerkia-bultzatuz-2022Iurretako Udalak Anderebide elkartearekin batera azken zortzi urtetan antolatu duen ‘Antzerkia Bultzatuz’ ekimenaren edizio berria hasiko da gaur ‘Me too’ antzezlanarekin. Iragarritako emanaldi guztiak Ibarretxe Kultur Etxean eskainiko dira eta helduentzako zuzendutakoak 19:00etan hasiko dira.

Aretoko programazioa finkatzeko helburua duen egitasmoak bederatzi ikuskizun iragartzen ditu ekainera arte, bost ikuslego helduentzat eta beste lau umeei eta familia osoei zuzenduak. Edizioa honetan “genero ikuspegia bereziki landu nahi izan  dugu”, antolatzaileen esanetan eta hainbat  agerralditan emakumeen presentzia nabarmenduko da.

Edizio honetako emanaldiak gaur, 19:00etan hasita, ikusle helduei zuzendutako taularatuko den ‘Me too’ lanarekin abiatuko da. Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierbek eskainitako lanak feminismoaren berpiztea hartzen du abiapuntu, eta horren ondorioz etorri den anabasa informatiboari ordena pixka bat jartzeko asmoa dute.

Etxeko gazteenentzat eszenaratuko den lehenengo lana martxoaren 11n, 17:00etan, izango da. Eidabe konpainiak eskainiko duen ‘Piztu! Emakumeon energia’ lanak, zientzialari batek gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak gainditzeko asmatutako makina du hizpide.

Abadiño Banarte  Antzerki Taldeak hartuko du protagonismoa martxoaren 12n eskainiko duen ‘Ese no’ antzezlanarekin. Ikuslego helduarentzat sortutako proposamenarekin, lantaldea komediara itzuli da, eszena kritikarako eta hausnarketarako tresnatzat hartzeko bokazioa alde batera utzi gabe.

Sexoaren inguruko bizipenak

‘Good sex Maritxu’ ekoizpena gerturatuko dute apirilaren 8an Susana Soleto, Itxaso Kintana eta Gurutze Beitia antzezleek. Gorpuzten dituzten hiru protagonistek duela urte batzuk gertatu zitzaiena irudikatzen dute eszenatokian, eta  hiruretako baten lehenengo aldia erakusten dute. Emanaldia ikusle helduentzat da.

Patata Tropikala konpainiak ikuslego familiarrarentzat sortutako ‘Ehiztari ehizatua’ antzezlana jarriko du ikusgai apirilaren 12n, 12:00ean. Baserri giroan sortutako antzezlanean, Peli protagonistak, Izeba Joxeparen baserrira egun batzuk igarotzera doa eta bertan, argi egonez gero, abentura izugarriak sortu daitezke.

Maiatzaren 6ko proposamena ere familia osoari zuzenduta dago. 17:00etan hasiko den ekitaldian Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoek ‘Hondartzan perretxikotan’ ikuskizuna eskainiko dute. Hiru pailazoak hondartzara doaz eguna igarotzera, baina Txorroskilok arazotxo bat eduki du bazkariarekin…

Alepargo taldeak ‘Revolución en la granja’ antzezlana jarriko du ikusgai publiko helduentzat maiatzaren 20an. Lanarekin, taldekideek Orwellen obra transzendental bezain polemikoarekin bere interpretazioekin esatea nahi zutena jartzen da agerian.

Bidai hunkigarria

El Patio taldeak ikusle helduei zuzendutako ‘Conservando memoria’ antzeztuko du ekainaren 3an. Lan honetako Izaskun protagonistak bidai hunkigarri baten parte hartzeko aukera ematen du, bere aitona-amonei egiten dizkien galderen bidez.

Aurtengo Antzerkia Bultzatuz ekimena ekainaren 10ean publiko familiarrari zuzendutako ‘Plast & Co’ lanarekin amaituko da. Ikuskizunean ingurugiroa zaintzeko ardura lantzen da, batez ere, plastikoaren erabilerak lur planetari eragiten dizkion arazoak agerian jarriz.

Iurretako Udalak antolatutako ekimena “herritar guztiei Antzerki eskaintza hurbiltzea” nahi duenez, saio guztiak  dohainik izango dira. Hala ere, mugatutako aforoa dagoenez, ezinbestekoa izango da gonbidapena aldez aurretik hartzea.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados