Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Zoriontsua nintzen

Azken bolada honetan zoriontsua izan naiz, oporretan nengoelako. Nire opor egunak lasaiak izan dira. Familia artean igaro ditudanak. Esnatzeko, gosaltzeko eta kalera irtetzeko ordu barik, hondartzan luzaroan oinez ibiltzeko denbora eta baita ere, garagardo fresko bat dagokion taparekin hartzeko. Esaten ohi da, urtean zehar ezin dena egin oporretan egitea komenigarria dela. Egi borobila eta primeran irten zait, aizu! Oporretan zein ondo egoten den, eh????, uff!  Umeekin ez aspertzeko jolas dibertigarri bat egin dugu. Sukaldean, jateko platerrak prestatzen igaro ditut etxeko txikiekin. Dibertigarria izan da.

Kontsumoari buruzko jardunaldietan aholkatzen dute, ohitura osasuntsuak bultzatu behar direla. Bertan, barazkiak eta osasuntsu jatearen ohiturak sartzen dira, kirola egitearen beharra eta tabakoari uzteko ikastaroak ere. Barazki mota ugari daude, eta hamahika modutara prestatu daitezke. Horretarako, nire maletan liburu potolo bat eraman dut, ???Cocina para novatos??? deitzen dena eta umeentzako, Pirritx eta Porrotx sukaldean izenekoa. Beraien gustoko errezetak biltzen dituen liburua da.

Oporraldiko erlaxazioak elkarrekin otordu gehiago egiteko aukera eman dit. Une lasaiagoa denez, zergatik ez eman etxeko txiki eta gazteei sukaldaritza osasuntsuan trebatzen hasteko aukera? Praktikan jartzea zeharo dibertigarria izan da eta erlaxatzeko puntu bat eman dit.

Otorduak askotakoak eta ordenatuak izan dira, janari motari eta prestatzeko moduari dagokionez. Barazki mota ugari daudenez, hamahika modutara prestatzeko aukera izan dut. Imajinazioa erabiliz eta elikadurari denbora apur bat eskainiz otordu goxo, dibertigarri, askotariko eta ezberdinak egin dira.

Hortik abiatuta, mahain elkarrekin patxadan eseri eta otorduak erakargarriagoak egin dira baina horretarako, telebista, irratia, telefonoa, eta ordenagailua itzali behar izan ditugu. Elkarrekin egoteko unea da, eta horri eman behar zaio balioa. Gai korapilatsuak eta zailak  beste une batzuetarako utzi ditugu. Zenbat gauza ikasten diren, borondate ona izanez gero.

Momentu dibertigarriak igaro ditugu. Orain berriz, eguneroko estresari ekin beharko diogu eta udan ikasitako guztia, ahaztuko zaigu. Uste dut ezetz. Esaten ohi da, ikasten dena ez dela inoiz ahazten. Niri uda honetan bizikletarekin gertatu zaidana kontatuko dizuet. Bost urterekin ikasi nuen bizikletaz ibiltzen eta ordutik hona, lauzpabost aldiz hartu dut. Uda honetan verano azul telesailean bizikletaz ibiltzen diren bezala aritzea nahi izan dut eta egia esan, hainbat aldiz lurrera erori naiz. Gauzak ez badira erabiltzen ahaztu egiten dira, lagun!

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados