Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Tokian tokiko. Guk geurea

Gero eta konbentzituago nago
gauzak ondoen egiteko, esparru
txikitik  egin behar direla,
tokian tokiko inguruabarrak
kontuan hartuta, orokorkeriak
saihestuta, gizarte multzo
bakoitzaren izaera errespetatuta.
Horregatik pentsatzen dut
benetako gestioa udaletan egiten
dela. 

Euskal Autonomia Erkidegoan
hainbat urte daramatzagu hainbat
eskumen eta gai, hemendik
bertotik bideratzen. Beharrizanak
hurbiletik aztertuta argiago ikusten
dira,  eta arazo
orokorregietatik ihesi, guk geuk
begi-bistan ditugunak konpontzeari
ekingo diogu. 

Horren erakuslerik argiena da
hezkuntza eta bere inguruko kontu
guztiek aurkezten digutena. Herri
batek berezko izaera elebiduna
badu, ohitura guztiz berezituak
baditu, guztiz zentzugabea da
Madriletik mapa bati begiratuta
pentsatzen den sistema ezartzea,
dena estatu espainiarra
 delako ustean oinarrituta;
eta jakina, horrela ikusita,
abiapuntua elebakartasuna
nagusitzen dela. Hara! Asmo
horretan dabil Wert ministroa.
Hezkuntza kontuak orokortzeko
gogotan dabil aspaldi. Eta horri,
nire ikasle denborako usaina hartu
diot nik. Askok gogoratuko duzue:
una, grande…..

Konstituzioak babesten omen
duen ekitate printzipioa arriskutan
ikusten du ministroak, esate
baterako, Andaluzia eta Euskadi
erkidegoek hezkuntzara
dedikatzen duten Aurrekontuen
arteko alde handia
nabarmentzean. Beldur naiz ni
orokorkeria horiekin Aldaluziakoa
igo beharrean, ez ote duen
Euskadikoa jaitsi nahi.

Hemen be, oraingo gobernua
ibili da gauzak espainiar estilora
eramaten. Eta puntu honetan,
primeran datorkit orain, lehengo
egunean  Zornotzako
Ikastolako batzarrean entzun
nuena. Celaáren
departamentuak Hiritartasuna edo
???Educacion para la
ciudadanía” ikasgaia ezarri
zuen- eta hango guraso batzuek
esan zidatenez, izen hori behar
zuen derrigorrez- baina ikastolan –
eta seguru nago Euskadiko beste
ikastetxeetan ere- lehenagotik
ematen ziren gai horiek berberak
emateko:  gizabidetasuna,
elkarbizitza…. oinarrizko giza
baloreak azken finean.

Itsuan dabil orain ere wert
ministroa bere buruan duen
Espainia horrentzako plana
pentsatzen. Maparekin lan egiten,
nortasun nazionalak daudela
baztertuta, Euskal herri guztietan,
Catalunyan eta Galizan jaiotzez
elebidun izateko aukera dugula
pentsatu gabe. Guztiz desegoki
jotzen ditut nik elebitasunaren
aldarri hori, ingelesa ikasi behar
dela esanez. Hemen, ezer
izatekotan, hirueletasuna edo
eleaniztasuna litzateke hori.

Horrela, dena orokortuta,
merkeagoa dela pentsatuko ote
dute? Ez dut uste, baina oraingo
diskurtsoan , autonomi erkidegoei
gerrikoa estutzeko bidaltzen
dizkieten mezuan antzematen
dizkiet nik halako asmoak.

Dena dela, hezkuntza atera
dezagun kontu horietatik
guztietatik. Diruz estu gabiltzan
une honetan, hezkuntzan aurreztu
behar al dugu, ala? Bide horretatik,
txarto gabiltza. Nik ezer argi
badaukak, hori da hezkuntzan ez
dela gastatzen, hezkuntzan
inbertitu egiten dela. Eta gauzak
etxeko ekonomiara ekartzen
baditugu- diru gaiak ondoen
ulertzeko modua- bizitzea tokatu
zaigun une honetan, are ahalegin
handiagoa egin beharko genuke
gure umeek hezkuntzarik onena
izan dezaten, eleanitz izan
daitezen, munduaren ulermen
zabalagoa eta zehatzagoa izan
dezaten, balorez ondo jantzita
egon daitezen. Emakume- gizon
prestatuak, pertsona onak
 behar ditugu mundu hau
norabide onean jartzeko.
Aurrezteko, baditugu hainbat gai:
itxurakeriak besteak beste.

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados