Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Protagonistak

Sexu erasoak gure jaietako protagonista bihurtu dira. Jaietakoak ez ezik egunero ogia ere badirela esan daiteke. Gurean ez gara atzean geratu, ez horixe. Oraintsu, 10 egunetan 5 eraso gertatu dira. Egia esan, Durangon gaitzespen irmoa eman diegu erasoei Udalak eta herriko feministek egindako elkarteratze deialdietan.

Zorionez matxismoaren aurka gaudenok ez gaude bakarrik. Horrek gure eskubideen alde lanean jarraitzeko indarra eta energia ematen digu. Baina zer egin aurrerantzean? Nola egin aurre hurrengo erasoari? Nola ekidin erasoak?

Jaiak gainean ditugu. Protokolo batzuk martxan dira. Jaietarako beste zenbaitzuk aktibatzeko asmoa dago, baina gure herria zaintzeko ditugun segurtasun indarrak arduratzen ote dira benetan indarkeria matxistaz? Betetzen ote dituzte dagozkien protokoloak? Nola artatzen dituzte salaketa jartzera doazenak?

Nire iritziz salaketa jartzea garrantzitsua den arren, ikustea suertatu zaidanagatik, ez da erraza. Izan ere salaketa jartzera doanak salaketa jartzearen garrantzia argi eta garbi ez badu, jarri gabe irtengo da agian. Bideratzea erraza ez den arren, gai hau protokolo egile eta jarraitzaileek landu eta aztertu beharrekotzat jotzen dut. Zezenari adarretatik heltzeko ordua da. Bestela jai daukagu emakumeok.

Jakin badakigu, egin ahalak eginda ere, egoera ez dela egun batetik bestera aldatuko. Sustraietara jo behar dugu. Izan ere, patriarkatuak erro sendoak ditu eta defentzaile potenteak. Zelan egin aurre? Zerrenda luzea egin daiteke baina batzuk aipatzearren:

  • Etxetik hastea litzateke onena. Lan eta ardura banaketa funtsezkoak dira.
  • Eskola. Patioko espazioen erabilera orekatu, testu liburuetako ereduak zaindu.
  • Musika. Aztertu beharrekoak zelako letrak dituzten gaur egungo abesti asko eta askok, baita bideoklipetako irudiak ere.
  • Hedabideak. Ereduak, idoloak, ia beti dira gizonezkoak. Noiz arte?
  • Tradizioa. Zenbat eskubide urraketa tradizioaren izenean!

Egun hauetan Hondarribiko alardeak hainbat hauts harrotuko ditu. Tradizioaren izenean emakumeei kalean parte hartzea eragotzi nahi diete askok. Zorionez Jaizkibel konpainia hortxe dabil jo eta ke, azken 20 urteotan baina, nola izan daiteke emakumeak zinegotzi, alkate, lehendakarigai izan daitezkeen Euskal Herri honetan herriko jaietan parte hartzea mugatuta izatea?

Halan zein holan, jaietan zein astegun buruzurietan gure aldarrikapenekin jarraituko dugu eta patriarkatuaren sustraiak aldatzen saiatuko gara, harik eta gizarte honetan dagokigun leku duina lortu arte, harik eta emakumeen aurkako erasoek protagonismoa galdu arte. Hots, sexu erasoak desagertu arte.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados