Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Osakidetzan, kexuka, kezkatuta

Jendea larregi kexatzen da kexatu behar ez den gauzengatik; eta gutxiegi, benetan kexatu behar denarengatik. Gauza bera esan daiteke, beste modu batera: jendea larregi kezkatzen da kezkatu behar ez den gauzengatik; eta gutxiegi, kezkatu behar denarengatik. Kexatu eta kezkatu.

Asteburu honetan jende asko entzun dut eguraldiagatik kexu. Durangon ez da ohikoa izaten termometroak 30 gradutik gora egiteak. Dozena bat egunez gertatu daiteke hori urtean zehar? Ba asteburuan 36-38 gradu izan ditugu. Ez ohiko beroarekin jendea kexatu egiten da, eta asteburuan dozena bat pertsonatik erdia, ziur nago, beroarengatik kexatu da; euretako batzuk kezkatu ere egingo ziren. Tristea omen da asteburu eguzkitsua atera eta, bero horrekin, etxean geratu behar izatea. Tristea bai, baina ez dago kexuka ibiltzerik.

Ni ere ez naiz aparte ibili. Ni ere kexatu naiz, beroaren ondorioz izerdi lanparra ezin kendu ibili bainaiz, galtzontziloak gorputzera pegatu baitzaizkit, oheko izarek erre egin bainaute eta kaleko beroak infernutik gertu nagoela gogorarazi baitit. Kexatu bai, baina ez kezkatu.

Astelehen goizean, beroaren itsasoan bidea eginez, Durangoko osasun zentroko ate automatikora iritsi naiz. Osakidetzako medikuarekin hitzordua daukat 9etan. Kontsultategiko atera heldu eta gaztelera hutsean, eskuz idatzitako hurrengo mezua topatu dut: “Estamos reunidos”. Kezkatu egin naiz, norentzako ote da mezu hori? Pazienteak, beste horrelako zerbait merezi duela pentsatu dut, gutxienez, eta elebidunez: “Batzartuta gaude; barkatu eragozpenak”. Baina ez naiz kexatu.

Beroaren erdian, minutuak etorri, eta minutuak joan dira; eta pertsonak etorri bai, baina ez da inor joan. 8 aulki zeuden tokian, dozena bat ipurdi elkartu gara. Denak izerditan. Aire giroturik ez, gaixoen egoitzan. El Semanal aldizkaria eta Testigos de Jehovak argitaratutako aldizkaria irakurtzeko denbora izan dut, hor ere, Osakidetzaren prentsa zerbitzuak beste zerbait egin lezakeela pentsatu dut. Tenperaturagatik eta irakurketa ezagatik ez naiz kexatu, ordea.

Berriro erreparatu diot kartelari: “Estamos reunidos”. Itxaroten ordubete egin dudanean pentsatu dut, elebitasuna gordetzeaz aparte, genero berdintasuna zaintzea ere komeniko litzaiokeela Osakidetzari. “Estamos reunidas”, beraz; edo, “estamos reunidos/as”. Gero, medikuen trafikoa hasi denean, hori baieztatu dut, mediku eta erizain gehienak emakumeak zirelako. Generoa ez errespetatzeagatik ere ez dut protestarik egin, aulkitik altxatu eta txanda galduko dudanaren beldur.

Guztira ordu eta erdi baino gehiago egon naiz itxaroten, batzar erdaldun eta sexista horren erruz. Medikuarekin egon naiz eta urrirako eman dit hurrengo zita. Ahal dela, astelehenean izatea eta lehenengo orduan izatea eskatu ohi dut, gero lanera joateko. Medikuak txanda eman eta lasaitu egin nau: “trankil, urriko egun horretan ez dugu batzarrik izango”; eta nik segituan erantzun diot: “behintzat, batzarra baduzue, ez dadila erdalduna eta sexista izan”.

Ordu eta erdi itxaroten egon ostean protesta egitera joan naiz beheko solairura, pazienteen arreta gunera. Itxaron eginarazteagatik, elebitasun ezagatik, generoarengatik… horregatik guztiagatik kexatzea merezi duela pentsatu dut. Behean, ordea, errenkada ikusita sustoa hartu dut: pertsona bat, bi, hiru, hamalau, hogei, hogei eta bost pertsona zenbatu ditut itxaroten.

Gaurkoz, Osakidetzak ez dit kexatzeko biderik eman, baina etxera kezkatuta itzultzeko arrazoi franko eman dizkit, bai.

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Alize

    Ez badago hizkuntza inperialistarik, ez hizkuntza sexistarik ere. Gizartea da sexista, eta bakarrik hizkuntza aldatzen gutxi aldatzen da. Espero dut zure osasun arazoa konpontzea. Besarkada bat

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados