Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Konpresak ala kopak?

Herria auzo elkartea, urteroko moduan,
fin-fin ibili da Sahararako elikagaiak eta
generoak batzen hango kanpamenduetan
baldintza latzetan bizi direnei laguntzeko
asmoz.

Aurreko urteetan lez neure ekarpentxoa
egiteko konpresak erostera joan naiz. Izan ere,
Saharan izan naizenetan ikusi izan dut
zenbaterainoko garrantzia duen hango
emakumeentzat hilekoa dutenean odol jarioa
biltzeko zerbait izatea, konpresarik ezean
edozelango trapuak erabili behar izaten
baitituzte.

Aipatutako konpresok aukeratzeko gazte
bati laguntza eskatu diodanean, Saharara
konpresak bialdu beharrean zergatik ez ditudan
KOPAK bidaltzen esan dit. Egia esan,
gaztearen iradokizunak jakin-mina sortu eta
arakatzen hasi naiz eta besteak beste Femme
International izeneko ONGa Afrikan burutzen
ari den ekimen baten berri aurkitu dut.

Femme
International
 erakundeak Afrika
Ekialdeko emakumeei, batez ere ikasleei,
hilekoa biltzeko kopa banatzen die, eta horrek
hileko egun guztietan eskolara joatea
ahalbidetzen die neskei, seguru eta higiene
aldetik osasuntsu. Erakundearen esanetan
kopok Afrikako andra askoren bizimodua
aldatzen ari dira.

Hilekoa biltzeko
kopak
 silikonaz eginda daude eta
aditu askoren ustez konpresak baino
osagarriagoak dira emakumeon gorputzerako,
konpresak eta tanpoiak sustantzia kimiko
kaltegarriak baitituzte. Kopek 12 ordurainoko
babes eroso eta segurua ematen dute eta 10
urteko bizitza dute, horrek eraginkor, merke,
iraunkor eta jasangarri bihurtzen ditu.

Hemengo emakumeentzat aukera bat
gehiago da, Afrikako emakumeei ostera,
Femmek dioen bezala, bizitza alda diezaieke
kopak: eskolarik ez galtzeak, bigarren
hezkuntza amaitu eta gizartean euren lekua
lortzea ahalbidetzen die. Izan ere luzaroago
babestuta egoteak arindu egiten du aldaketa,
batez ere, komun askorik ez dagoen
komunitateetan.

Gainera, kopak 10 urteko bizitza izateak
merkeagotu egiten du babesa. Emakumeok
bataz beste 30-40 urtez hilekoa izaten dugula
kontuan hartuz, 3-4 koparekin konponduta
izango genuke gure bizitzako hilekoak biltzea.
Bestalde, ingurumari begira, aipagarria deritzot
Txilen egindako ikerketa batek azaltzen
duenari: hilerokoa duten 100 emakumeko
6.500 kilo zabor sortzen dira urtean. Biderkatu
zifra hori hilerokoa duten munduko emakume
guztiengatik, eta jarri pentsatzen momentu
batez sortzen dugun zabor mendi degrada ezin
eta kutsakorraren larritasunaz.

Femme erakundearen txostena irakurri
ondoren, poltsikoari eta ingurumenari begira,
kopak irtenbide egokia direla deritzot.
Laguntza programak antolatzen direnean ere,
Saharakoa kasu, agian kontuan izan beharko
genuke koparen aukera. Izan ere, bidaltzen
ditugun konpresak ez baitira urteko hileko
guztietarako nahikoa izaten eta emakume
askok zelan halan moldatu behar izaten baitu.

http://m.huffpost.com/es/en
try/6476944?
ncid=fcbklnkeshpmg0000000

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. erabiltzailea

    Egia esan guretzako erosoa bada, Afrikarrentzako , zalantza barik konponbidea eta bizimodua errazteko hainbat alorretako parte-hartzea ahalbidetu ahal diena.

    Deja una Respuesta
  2. erabiltzailea

    Egia esan guretzako erosoa bada, Afrikarrentzako , zalantza barik konponbidea eta bizimodua errazteko hainbat alorretako parte-hartzea ahalbidetu ahal diena.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados