Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Etorkizuneko liburuak

Orain dela hogei bat urte Parisko Liburu Azokara joateko aukera izan nuen zenbait lankiderekin, eta han ikusitakoaz berbetan geundela liburu kontuetan aditua zen Martinek zera esan zuen: “gure ondorengoek ez dute liburu askorik irakurriko paper euskarrian”. Harri eta zu geratu gintzaizkion begira, entzundako sinetsi ezinda.

Gaur, nire ilobarekin olgetan, Larousse Entziklopediaz zubiak eta tunelak egiten ari ginen bitartean, orduko hartan Martinek esandakoaz gogoratu naiz. Izan be, urteetan erabili izan dugun entziklopediak olgetako baino ez digu balio, ez dugu inoiz kontsultarik egiten, betiko apaletik ere jaitsi egin dugu. Googlek jan dio lekua.

Gainontzeko liburuekin ere antzeko zerbait gertatuko ote zaigu? Agian bai. Aitortu behar dut hainbesteko atsegina eta plazera eman didan paper euskarria, konturatu barik, baztertzen ari naizela. Azken liburuak formatu digitalean irakurri ditut, eta egia esan, erosoago suertatu zait irakurketa, baita azkarragoa eta merkeagoa ere.

Liburu digitalerantz abiada handian goazela dirudi, datu bat aipatzearren, azken 6 urteetan %45 gutxitu da arte grafikoen ekoizpena. Aldaketa hain sakona ekarri zigun inprentari, eta 650 urtez hobetzen saiatu denari, agur esateko bidean ote gaude? Bi euskarrien (paperekoa eta digitala) arteko bizikidetza posiblea ote da? Paperezko liburua, bildumazaleen altxorra izango ote da? Hainbat galdera datozkit burura.

Biblioteka publikoak ere birdefinitu egin beharko dira. Zein mailegu mota izango dute liburu digitalek? Liburuak edozein lekutatik kontsultatu daitezkeen une honetan, beharrezkoa ote da telegrafo aurretiko egiturak mantentzea?

Eta liburu dendak? Zein da haien etorkizuna? Edonola ere liburu egile zein saltzaileek onartu behar dute argitalpen digitala hortxe dagoela, horixe delako bezero askok eskatzen duena, beraz berrantolaketa eta espezializaziora jo beharko dute.

Edozein modutan irakurtzen jarraitu nahi badugu beharrezkoa izango, besteak beste, idazleen eskubideak babestea, liburu digitalen prezioa finkatzea, banaketa eta merkaturatze egokiak bilatzea eta marketin estrategiak zehaztea.

Azken batean irakurleontzat liburuaren mamia da garrantzitsuena, kontatzen duena, euskarria, halan da ze, idazleek beren tokia beharko dute etorkizunean ere.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados