Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Elikadura burujabetza

Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduaren erdigune izango da Euskal Herria, egun gutxi barru Izan ere, uztailaren 16tik 24ra, VII. NAZIOARTEKO KONFERENTZIA egingo du La Via Campesina erakundeak Derion.

Mundu osoan 200 milloi baserritar biltzen duen erakundea da La Via Campesina eta baserritar horien 500 ordezkari batuko dira Derion; “Gure herriak elikatuz mugimendua eraikitzen dugu, mundua aldatzeko” lelopean.

Bi eskubide nagusi aldarrikatuko dituzte konferentzian:

  1. Baserritarrek beren lana egiteko duten eskubidea.
  2. Herritarrek elikagai osasungarriak jasotzeko dutena.

Via Campesina lau urterik behin biltzen da konferentzian. Europan bilduko den bigarren aldia izango da aurtengoa. Lehen batzarra 1993. urtean egin zuten, Mons hirian (Wallonia, Belgika); azkena, 2013an, Jakartan (Indonesia). Hiri horretan du egoitza nekazari altermundialisten batasunak.

EHNE-Bizkaiak hartu gu bere bizkar Via Campesinaren batzarra antolatzeko arduraren zati handi bat. Batzarkideei ostatua eta jana ematea, garraiatzea eta beste lan logistikoak egitea egokitu zaio Bizkaiko baserritarren sindikatuari.

VII. Konferentziaren kartelaren protagonista berriz, emakume bat da aurten, mendez mende, emakume baserritarrek erakutsi duten borrokarako adorea nabarmentzeko. Antolatzaileen esanetan, borroka hori nekazaritza sektoreko multinazionalen aurkakoa da, neurri batean behintzat. Zalantza barik, populazioari jana eman ahal izateko ezinbestekoa baita lurra, ura, haziak eta beste ondasun komunak eskuragarri izatea. Gaur egun ostera, ondasun horiek, multinazionalen esku geratzen ari dira mundu osoan eta ondorioz, espekulaziorako merkantzia bihurtu dira.

Egoera honi aurre egiteko La Via Campesinak beharrezkotzat jotzen du mundu hau aldatzea. Egia esan, erronka itzela bere gain hartu duena. Halere, ez du bidea bakarrik jorratu nahi, hortaz, herritarroi mugimendua bultzatzeko deia luzatzen digu, elikadura burujabetzaren bidean aurrera egin ahal izateko ezinbestekoak baitira jendartea inplikatuko duten aliantzak.

Animo bada baserritarroi, Derioko konferentzia aberasgarria gerta dadila. Herritarrok berriz, ea elikadura burujabetza horretan konplize bihurtzen garen.  Esaera zaharra gogoratuz: Zer jan, hura izan.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados