Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Atzerri, otserri

Durangoko Zilar Astearen antolatzaileek MIGRAZIOA hartu dute aurten gaitzat. Gai sakon bezain interesgarria, gaurkotasunez betea. Herriko hainbat talde ari dira gai horren inguruan euren ekitaldiak antolatzen. Uste dut gizaki askoren aspaldiko eta oraingo destinoaren inguruan gogoeta egiteko aukera eta une aproposa dela.

Gizakiak aspalditik izan dira migratzaileak, gehienetan beharrizanak jota. Euskaldunok ez gara horretatik libratu.Gure arbasoak, gabeziak eraginda joan ziren erbestera. Etxaldea maiorazkoarentzat izatean, besteek lan bila joan behar izaten zuten, eta zenbaitzuk Ameriketarako bidea hartu zuten. Baina baziren beste arrazoiak be, esate baterako Lehen Gerra Karlisten ostean ezarritako derrigorrezko soldadutzari ihes egitea edo gerrara ez joatea. Halan da ze, esan daiteke gure zenbait aittitte intsumisoak be izan zirela.

Emigratutako euskaldunak hainbat lanetan jardun zuten. Argentinan ganadua zaintzen zein etxeak egiten. Txilen merkataritzan eta industrian. Kalifornian urre bila eta, Nevadan eta Idahon artzaintzan ibili ziren. Ez zen haientzat bizimodu erraza izan. Esku hutsik heldu ziren erbestera eta askotan hizkuntza jakin barik aurkitu ziren, Nevadan eta Idahon esate baterako. Haietako batzuk otserria aurkitu zuten, besteak batzuk ostera, atzerrian bota zituzten izerdi eta sustraiak, bertakotu egin ziren erbestea aberri bihurtuz.

Baina migrazioa ez da lehengo kontua, gaur egun be gure arteko asko maletak egiten ari da hemen lanik aurkitzen ez dutelako. Hainbat dira Alemaniara zein beste herrialde batzuetara begira jarri diren gazteak. Esan ohi da ekimendunak hartzen dutela migratzeko erabakia. Lastima une honetan gazterik prestatuenak eta ekintzaileenak kanpora joan behar izatea.

Bitartean, gure herrira aukera berri bila datozenak ere hainbat dira. Industrializazio garaian Espainiatik etorri ziren batez be. Gaur egun ordea hainbat jatorritakoak ditugu gure artean. Zoritxarrez asko bidean ere geratzen dira, ito edo desagertzen direnak kasu. Beste batzuk lan barik, etxe barik eta hizkuntzak ulertu ezinda, komunikatu ezinda aurkitzen dira.

Egia esan gure Erkidegoan ingurukoetan baino laguntza sozial gehiago dago etorkinentzat, halere Ohienart idazleak orain dela zenbait mende idatzi zuen lez ATZERRI, OTSERRI,  ???païs d???estranger, païs de loups??? izan ohi da sarri. Saia gaitezen etorritakoei otserria barik herri abegikorra eskaintzen, inor baztertu barik, beti ere gure identitateari uko egin gabe.

Aukera bikaina dugu Zilar Astean etorkinekin batera kulturartekotasuna lantzeko, hurbiltasuna erakusteko eta erbestean ditugun senide, lagun zein adiskideak gogoratzeko eta gorazarre egiteko.

 

Imanol Lartzabalek migratzaileei eskainiko abestia:

 

EUSKADIN, CASTILLA BEZALA

Ene Segurako aitonak
ogia behar zuenean
Castillara joaten zen
jornalaritzara,
morrointzara.

Bere igitaia treberenetakoa omen zen
Bai, hori bai???
Hamar haur zituen gosez etxean.
Bai!, hori bai!

Castillako jornalariek
ogia nahi dutenean
Goiherrira joaten dira
jornalaritzara,
fabriketara.

Kanpokoak pizkorrak omen dira peontzan
Bai, hora bai???
Hamaika haur ba dute gosez etxean
Bai!, hora bai!

Castillako soroez, eta Goiherriko tximiniez
ene aitona eta kastellanoak
jabe bazeneza,
heuren haurren haseak
Ez luteke ihes gehiagorik ikusiko
Ez Castillan, ez Euskadin.

 

(Trad.) Mi abuelo de Segura, cuando necesitaba pan, solía ir a Castilla de jornalero, de criado. Dicen que su hoz era muy hábil, Sí, claro que sí??? Tenía diez niños hambrientos en casa. ¡Sí!, ¡claro que sí! Los jornaleros de Castilla, cuando quieren pan, suelen ir a Goierri de jornaleros, a las fábricas. Dicen que los de fuera son avezados peones. Sí, claro que sí??? Tienen la prole hambrienta en casa. ¡Sí!, ¡claro que sí! Si mi abuelo y los castellanos fueran dueños de las tierras de Castilla y de las chimeneas de Goierri sus hijos, hartos de comida, no tendrían que huir más ni a Castilla ni a Euskadi (Imanol Lartzabal)

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados