Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Aitzindaria gogoan

Azaroaren 3a izan zen Olympe de
Gouges
(1748-1793) idazle eta
ekintzaile frantziarra gillotinaz hil zuten
eguna. Olympe de Gouges Frantziako
Iraultzan
 jardun zuten emakume
feministetako bat izan zen. Iraultza garaiak
zabaldu zuen esperantza haizearen eraginez
eskubideen defendatzaile sutsu bihurtu zen.
Aitzindaria izan zen emakumeen eskubideen
aldarrikapenean.

Izan ere, 1789an Frantziako Biltzar
Nazionalak Gizonaren eta Herritarraren
Eskubideen Adierazpena
 onartu
zuen, emakumezkoak ahaztuz. Antza,
Olympek ez zuen begi onez ikusi gabezia hura
eta, handik urte bira, 1791ean Emakumearen eta
Emakumezko Herritarraren Eskubideen
Adierazpen
 idatzi zuen, sexu biek
eskubide berberak izan zitzaten. Zoritxarrez
De Gougesen testua ez zuten sekula erakunde
publikoek onartu, baina behintzat eremu
publikoan nahiz pribatuan gizon eta andren
arteko berdintasuna ezartzea helburu zuen
lehen testua izan zen.

Gainera Olympek emakumezkoen boto
eskubidea, lan publikoak egiteko aukera,
politikan sartzeko eskubidea, jabegoak
izatekoa eta kontrolatzekoa eta gizonezkoen
hezkuntza berbera jasotzea aldarrikatu zuen.
Aldarrikapen feministak ez eze, ondorengo
ekimenak ere izan zituen: Jendarte erreformak
egiteko programa zabala idatzi zuen. Umeen
eskubideen babesean be aitzindari izan zen,
baita dibortzioaren aldarrikapenean ere.
Ezkontza sistema aldatzeko proposamena be
egin zuen. Langabetuentzako tailerrak eta
eskale zein txiroentzako etxeak eraikitzea be
bultzatu zituen.

Aipatutako eskubide horiek guztiak
zabaltzeko eta ezagutarazteko hainbat ekintza
egin zituen eta horregatik Robespierrek
arriskutsutzat hartu zuen emakume ekintzailea
eta, estatu federalaren aldekoa zen
aitzakiarekin, exekutatzeko agindua eman
zuen.

Garesti ordaindu zuen Olympek bere
ausardia ekintzailea. 1793ko abuztuan atxilotu
egin zuten. Urte bereko azaroaren 2an berriz,
abokatu barik, epaitu eta biharamunean
gillotinatu egin zuten. Berak hilabete batzuk
lehenago idatzitako esaldia hortxe geratu
zaigu: “Emakumeak urkamendira
igotzeko eskubidea du; oholtzara igotzeko
eskubidea ere izan behar du”.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Marisa

    Eskerrak zuri Carmen lerrook irakurtzeagatik. Emakume interesgarri asko izan dira historian, haien ausardiari eta lanari esker lortu dugu ikasketak egitea, boto eskubidea eta beste hainbat abantaila. “Izan zirelako gara, garelako izango dira”

    Deja una Respuesta
  2. Marisa

    Eskerrak zuri Carmen lerrook irakurtzeagatik. Emakume interesgarri asko izan dira historian, haien ausardiari eta lanari esker lortu dugu ikasketak egitea, boto eskubidea eta beste hainbat abantaila. “Izan zirelako gara, garelako izango dira”

    Deja una Respuesta
  3. Carmen

    Oso emakume interesgarria! Eskerrik asko Marisa.

    Deja una Respuesta
  4. Carmen

    Oso emakume interesgarria! Eskerrik asko Marisa.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados