Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Musikak piztuko du gaur Zornotzako jaien txupinazoa

zirkinik-bez
Zirkinik Bez.

Jaietako osagarri nagusienetakoa den musika, koadrilekin eta herritarrekin batera, Karmen eta Santanatxu jaien hasierako protagonista nabarmenena eta ia bakarra izango da. Ospakizunak gaur hasiko dira, arratsaldeko zortzietan, Udazken Txistulari Taldeak pregoia irakurri eta txupinazoa pizten duenean, eta horren ostean, era guztietako doinuak barreiatuko dira jarraian Zornotzako bazter guztietan.

Zornotzarrek ospakizunetarako gogotsu daude bi urteko etenaldiaren ondoren, eta jaien txorrota irekitzeko ardura Iban Ibarretxe txistulariari egokitu zaio. Bere hitzak entzun aurretik eta ondoren, pentagramako nota guztiak agortu arteko doinuak hedatuko dira non-nahi.

Udazken taldeko txistulari eta gaiteroez gain, Ondalan konpartsa, Iskadi, Bermeoko Kietb, eta Zornotzako Udazken Barria, Etxanoko erraldoi eta buruhandien konpartsa eta Zornotzako Musika Banda izango dira ZorHontzaren kalejiran.

New Orleanseko doinuek hartuko dute protagonismoa 21:30ak aldera, kalejira egingo baitu Euskorleans Dixie Band taldeak Euskal Herria plazan abiatu eta Kalbarioraino.

Ordu bete beranduago hasiko da jaietako lehenengo kontzertua Zubiondon. Agerraldiko protagonistak Doctor Deseo bilbotarrak izango dira, taldekideen artean Joe Gonzalez saxojole zornotzarra izango dela.

Herriko musikariekin osatutako Zirkinik bez! taldeak joko du Zelaieta parkean egongo den erromerian eta Gaztetxean, goizaldeko 1:00an hasita ‘Esto no es rock radical vasco’ ikuskizuna eskainiko da, amaieran Dj Txelitok eskainitako Karibe mix saioa hasiko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados