Bizikletak konpontzeko eta garbitzeko puntua jarri dute Mallabiko udaletxearen atzealdean, Arteiz kaleko 4. zenbakian, hain zuzen. Zerbitzua erabilera libreko eta doakoa da.
Puntu berriak txirrindularien bizikletetan konponketa txikiak eta mantentze-lanak egiteko aukera ematen du, bereziki mendiko bizikleten erabiltzaileentzat.
Izan ere, garbiketa egiteko behar diren tresnez gain, konponketak egiteko behar diren tresnekin hornituta dago, eta, gurpilak puzteaz edo aldatzeaz gain, torlojuak estutu, balaztak doitu edo ziztada bat konpontzeko aukera ematen du.
Bizikleta-puntuan bihurkinak, giltza ingelesa, giltza finkoak, allen giltzak eta pneumatikoen estalkiak desmuntatzeko eta muntatzeko tresnak daude. Puzteko, mahuka eta balbula bidezko konektoreak dituzte, puzteko eskuzko sistema batekin eta aire-presioa kontrolatzeko manometroarekin.
Gainera, ur-hornidura dosifikatua duen mahuka baten bidez garbitzeko aukera ematen du. Lan horiek guztiak erosotasunez egin daitezke; izan ere, zutabeak berak eusteko besoak ditu, bizikleta esekitzeko, elementuak lantzen diren bitartean. 20 x 20 cm-ko neurriak dituzte, eta 1,40 m-ko altuera.