Iurretako Udalak 21.000 euroko partida prestatu du diru-laguntzak emateko 2022an egindako kirol jardueragatik zein musika eta euskara ikastaroetan parte hartzeagatik. Dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago eta eskaerak martxoaren 27ra arte egin daitezke.
Udal kirol-instalazioetan kirola egiten duten partikularrentzako dirulaguntzen onuradunak Iurretako herritarrak izango dira, nahiz eta beste udalerri batzuetako kirol-instalazioetako erabiltzaileak izan.
Dirulaguntzaren zenbatekoa, 2022. urtean erroldatutakoen eta erroldatu gabekoen arteko tarifen arteko diferentzia izango da. Atal honetarako ezarritako diru kopurua 10.000 eurokoa izango da.
2022an musika ikastaroetan parte hartzeagatik dirulaguntzen onuradunek berriz, Iurretako bizilagunak izan behar dute. Diru-laguntzaren zenbatekoa, musika kontserbatorioa dagoen udalerrian erroldatuta daudenek ordaintzen duten tarifa eta erroldatuta ez daudenek ordaintzen duten tarifaren artean dagoen aldea izango da. Guztira, 9.000 euro bideratu dira atal honetarako.
Bestalde, euskara ikastaroak egiteko dirulaguntzak jasotzeko deialdian, 2022ko ikasturtean zehar euskara ikastaroak egin dituzten Iurretako biztanleek edukiko dute onuradun izateko aukera. Diru-laguntzaren zenbatekoa, euskara ikastaroetako matrikulak duen kostuaren % 50a izango da.
Atal horretarako 2.000 euro bideratu dira, eta onuraduna izateko ikastaroa egin den ikastetxearen ziurtagiria aurkeztu behar da non, gutxienez, ikastaro orduen % 80ra joan dela ziurtatzen den.
Deialdiko dirulaguntzen onuraduna izan ahal izateko, Iurretako udalerrian familia-unitate osoa erroldatuta egon behar da 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Eskabideak, Iurretako HAZ-SACen (Bidebarrieta kalea, 5) edo Udaleko tramitagunetik aurkeztu ahal izango dira. Eskabideen eredu ofiziala aipatutako bulegoetan eta web orrian jaso ahalko dira.
Informazio gehiago 946200342 telefonoan, Ibarretxe Kultur Etxean, HAZ-an edo www.iurreta.eus web orrian.