Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Eskualdeko uzta oparoa

56. Durangoko Azokak Landako Guneko espazioa berreskuratuko du. Osasun-neurriak betetzeko asmoz, aurten bisitari-kopuruari eta erakusmahaietara joateko denborari mugak jarri bazaizkie, publikoa ohiko guneetan egon ahal izango da berriro.

Literatura, musika, ikus-entzunezkoak eta bestelako kultur produktuen zaletuek, Euskal Herria osoan ekoiztutako produktuak izango dituzte eskuragai. Horien artean Durangaldeko sortzaileek asmatu eta argitaratutako hainbat lan izango dira. Beste behin ere, hemen bertan egindako liburu, disko eta gainerakoek uzta oparoa osatzen dute.

Euskaraz inprimatutako lehenengo liburua den ‘Lingua Vascorum Primitiae’ren bertsio-itzulpena egin du Xabier Amuriza berriztarrak. ‘Etxepare, jalgi hadi batura’ izenburua duen lanak, 1545ean idatzitakoaren edukia errespetatzen ahalegindu da eta Amurizak kaleratu berri duen lanak hamabost poema biltzen ditu.

Ez bat, ez bi; hiru lan berrirekin gerturatuko da Durangoko Azokara Eider Eibar diseinatzaile zornotzarra. ‘Ez dakit marrazten’ laneko protagonista, bere buruari “…ez dakit marrazten”, esaten dion pertsonaia da eta berritutako ‘Kokoak.eus’en joko eta eskulan berriak aurkezten ditu. Gainera, Yolanda Arrietak idatzitako ‘Letren jolaslekuan’ liburuan tartekatzen diren irudien egilea ere bada.

Argitaratu berri duen ‘Barruko ahotsak eta bestelako soinu txikiak’ lana aurkeztuko du Leire Bilbaok. Maite Mutuberriaren ilustrazioak dituen poema bilduma honetan egun oso bateko soinu banda eskaintzen dute.

Irakurle helduentzat egindako literatura edo saiakera lanak nabarmendu badira Joseba Sarrionandiaren obran, aurtengo Azokan gaztetxoen literaturan murgilduko da idazle iurretarra. ‘Tristura’ deituriko lanean, nahigabean erortzen denari bizipozaz eta alaitasunez hitz egiten dion laguna azaltzen zaio. Haurrak protagonista egiten dituen ‘Txoriak’ poema-abestiaren itzulpena egin du.

Irun Hiria saria

Eñaut Aiartzaguena irudigile iurretarrak Iñaki Sanzekin argitaratu duen ‘Xapoketan’ egitasmoren barne gauzatutako puzzlea eta karta-jokoa aurkeztuko ditu. Lanetan, Euskal Herriko animaliak eta lurraldeko zazpi ekosistema nagusiek dute protagonismoa.

Irun Hiria-Kutxa Literatura saria eskuratu zuen irailean Leire Vargas durangarrak, ‘Dena ametsa den irudipena’ poema liburuagatik. Orain, gazte baten noraezak, barne-minak eta egokitu ezinak agerian uzten dituen poema sorta eskuratzeko aukera egongo da Elkarrek Landakon jarriko duen erakusmahaian.

Durangoko historiak ere bere lekua hartuko du bertako egileen artean eta horren eredu da Iban Gorritik aurkeztuko duen ‘31 vidas : el bombardeo contra Durango. Biografías del 31 de marzo de 1937’. Egun hartan eraso faxista jasan zuten 40 gizon eta emakumeren biografiak biltzen dira liburuan.

Musika nonahi

Doinu eta musika berriak zein aspaldikoak, bere lekua izango dute Landakon, Seiurte berriztarren, Iheskide elorriarren edo Mikel Urdangarin zornotzarraren lanak eskuragai izango baitira.

‘Cabo Cañaveral’ jarri diote izenburu, Seiurte taldekoek argitaratutako zortzigarren diskoari. Iokin, Iñaki eta Ekain Elortza anaiek eta Julen Oarbeaskoak osatzen duten laukoteak urteetan izan duen garapena erakusten du, beti ere indie-rock estiloaren inguruan murgildu da.

Indarberrituta baina laukote zireneko esentzia berberarekin itzuli da hirukote bilakatu den Iheskide. ‘Tinko gurean’ izenburuarekin argitaratutako seigarren lanean, Xagu, Tronpi eta Unaxek taldearen nondik-norakoak agerian uzten dituzte, rocka zainetan, punka izaeran eta borroka bihotzean daramatzatelako.

Kaleratu zuen lehen diskoaren 25. urteurrena betetzen dela eta, ‘Haitzetan 1997-2022’ berrargitalpena aurkeztuko du Mikel Urdangarinek. Agian bere ibilbideko lan ezagunenetarikoa denari ‘Su ñimiño bat’ kantua gehitu dio.

Zuzenean

Zuzeneko ikuskizunek ere bere lekua izango dute Durangoko Azokan eta San Agustin Kultur Guneko agertokian azalduko da gaur bertan Durangoko Bagara kolektiboa ‘I(n)tera(k)zioa’ dantza sorkuntza taularatzeko. Uribarri Atxotegi, Ane Gabilondo, Maider G. Etxegibel, Unai Bilbao eta Aritz Lasargurenen proiektuak, dantzaren bidezko gorputzen mugimendua, zuzeneko musika eta teknologia berriek eskaintzen duten aukeren artean osatutako interakzioan sakontzen du.

Baleuko ekoiztetxeak ‘Iratxoen kantu sekretuak’ magiaz beteriko ikuskizun musikala eskainiko du bihar Saguganbaran. Animazioa, zuzeneko musika eta dantza uztartuz, naturaren misterioz betetako kontakizunak jartzen dira agerian.

Ander eta Eneko Sagardoy durangarrek sortutako Sumendi Films ekoiztetxeak ere bere lekua izango du Azokan. Kasu horretan, ‘Lekukoa hartu, edo gure lekua hartu’ eztabaidan, eta Anderrekin batera, Erein argitaletxeko Uxue Razquin eta Musikari Elkarteko Zuzendaritzako kidea den Eneritz Furiya, gazteek Euskarazko kultur industriaren etorkizunari buruz mintzatuko dira, aurkezle lanetan Ane Zuazubiskar izango delarik.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados