Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Norentzako ari da gobernatzen EAJ?

Askotan politikagintza ulertzeko zailtasunak omen ditugu. Merezi du, beraz, politikagintzaren definizioa sinplifikatzea: indar politiko bakoitzak, daukan indarraren arabera, gizartean eta erakundeetan daukan jarrera eta jarduera zehatza da, gizartea eta errealitatea zuzentzeko ala aldatzeko. Aralarrek argi dauka bere lana eta bere jarrera zein den bi maila horietan: gizartean eta erakundeetan.

Badago kritikatu izan gaituenik Aralarrek politikagintzan jarrera ezkorra omen duelako beti, eta ez omen gaudelako akordioetarako heltzeko prest. Uste dugu ez duela merezi hemen Aralarrek historian zehar lortu izan dituen akordioak zerrendatzea, ariketa biografiko lez. Bide batez, kritika hori egin duen EAJri ere gogoratu behar diogu beraiekin ere akordioetara heldu izan garela, bi aldeek egoki iritzi izan diogunean. Hain zuzen ere, akordioetara heltzeko gogoa eta borondatea bi aldeena izan behar da, norabide bikoitzekoa, eta akordioetara heldu ez izanaren errua besteari botatzen diozunean, sarri, zure gabeziak ezkutuan gorde gura dituzulako izan daiteke.

Aralarrek argi dauka, hauteskundeetan jaso zituen 1373 pertsonen bozkak zertara bideratu behar dituen. Durangoko udalean egiten dugun lanak bi ardatz zehatz ditu: lehenengoa, udal taldearen lana kontrolatzea, ezkerreko eta abertzalea den ikuspegi batetik; bigarrena, bi oinarri horietatik hasita herria eraikitzeko ekarpenak egitea. Eta gurekin zerbait adostu gura duenak argi dauka nondik hasi. Esaterako, ordenantza fiskalen eztabaidan, guk gure irizpideen arabera egindako zuzenketen inguruan eztabaidatzeko hitzordua jartzea baino ez zuen. Gu prest geunden. Beraz, borondate falta ez da Aralarrena izan. Eta horrela izaten da eztabaida gehienetan: gurekin eta gu babestu gaituzten herritarrekin adostasunetara heldu gura duen edozeinek, proposamen zehatzak idatzita izaten ditu eta udaleko erregistroan sartuta.

Ordenantza fiskalen kasuan, gure bozkek abstentziora jo zuten. Ez nahikoa iruditzen zaigu PSEk udal gobernuaren proposamenari egindako ekarpena. Irizpide sozialik gabeko ordenantzak zirenak apaindu bakarrik egin dira. Aralarrek printzipio bat argi eta garbi aplikatu behar dela defendatzen du: gehiago duenak, gehiago ordaintzea. Euskadin, populazioaren %1,3ak du Barne Produktu Gordinaren %44a. Dirua esku gutxi batzuetan dago. Eta egiten ditugun proposamenak aberastasunaren banaketa hori aldatzeko egiten ditugu. EAJren proposamenek, aldiz, %98,7a horren egoera hobetzearen alde ez duela egiten uste dugu. Zergak eta tasak ezin zaizkie herritar guztiei irizpide berdinekin ezarri. Nabarmen, inoiz baino gehiago, gehiago duenak gehiago ordaindu beharko du; gaur, bihar edo etzi.

Zer esanik ez, gaur egungo egoeran, etxebizitza bat hutsik dutenek, etxebizitza horregatik gehiago ordaindu beharko luketela defendatzen dugu. Durangon, errolda ofizialen arabera 1.500 etxebizitza hutsik daude eta 1000 Durangar dago Etxebiden izena emanda. Eragiketa nahiko erraza da: hutsik dauden etxebizitzek kanon bat ordaindu beharko balute, horietako hainbat jadanik okupatuak egongo lirateke. Gipuzkoan jadanik aplikatzen ari dira aipatutako kanona. Eta Bizkaian zergatik ez? Galdetu beharko genieke, azken 30 urteotan Bizkaiko Foru Aldundian eta Durangoko udaletxean gobernatzen aritu direnei, hots EAJri. Norentzako gobernatzen ari zarete?

Dani Maeztu. Durangoko Aralarreko bozeramailea eta EH Bildu alederdiko legebiltzarkidea

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados