UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

“Zatoz iraultza sexuala piztera!”

Lehenik eta behin, gure bilakaeraren nondik norakoak plazaratu nahi ditugu: 2008. urteko abuztuan jaio ginen, EHGAM erakundearen baitan lanean genbiltzan gazteok elkartu eta gero. Espazio propioaren beharra bultzatu gintuen erabaki hori hartzera, gazteon problematikak eta nahiak modu zuzenago batean lantzeko asmoz. Bilboko kaleetan hasi ginen gure bisibilitatearen aldeko ekimen batean, eta 2012ko martxoan egin genuen gure azkeneko agerraldia Durangon heteronormaren kontra, Euskal Herriko Gay Askapen Mugimenduaren ideia landatu zen herrian, orain 35 urte.

Lau urteko zikloa bukatutzat eman genuen GazteBurdela topaketetan eta ordutik hona eztabaida sakonean murgildu gara Gaztehgam-eko militanteok. Autokritika eta egoera soziopolitiko berriaren hausnarketa egin dugu eta erakundearen gabeziak identifikatu ditugu. Erronka berriei aurre egiteko gogotsu agertu gara era berean. Horrenbestez, Gaztehgam izan zen proiektua bukatutzat ematea izan da gure erabakia.

Orain, mugimendu autonomo, indartsu, zabala eta antiautoritario berri eta berritzailea plazaratu nahi diogu Euskal Herriko gazteriari, Euskal Herriko gazteok burututa. Sexualitatea, sexu aukera huts eta soilaz haratago, jarrera politiko moduan ulertzen dugulako. Disidente sexualak garen heinean sistema heteropatriarkalaren zapalkuntza pairatzen dugulako. Egunerokotasunetik eta botere estrukturetatik datorkigun inposaketa hori baldintzatzearen beharra dago, jendarte berri baten eraikuntza bidean.

Horregatik, sexu askapenerako mugimenduetan aritutako gazteok, azaroaren 17an, Bilboko 7 Katu Gaztetxean izango den asanblada irekian parte hartzeko deialdia luzatzen dugu. Beharrak identifikatu eta erabakiak hartzeko topagunea izango da, baina batez ere, guztion artean proiektu komun eta berritzailea diseinatzeko topagunea sortzea da helburua. Euskal Herriko lurraldeetako gazte orori euren lurraldeetan prozesu honetara lotzeko deia ere egiten dugu.

Elkartzeko, erabakiak hartzeko, aliantza propioak eraikitzeko eta sistema heteropatriarkalaren izatea baldintzatzeko aukera badago. Egin dezagun salto antolaketan!

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados