Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Bi urteko eskola-umeak garraio gabe

EskolaBusaKaixo.

Irailean sortu zaigun berri bat kontatzera nator, Eskola Publikoan umeak garraio gabe utzi dituzte, nire kasuan, Maiztegi Herri Eskola, Iurreta.

Eskerrik asko Hezkuntza Sailari, Eusko Jaurlaritzari, Cristina Uriarte Andereari.

Eskerrik asko gauzak argi azaltzeagatik eta gauzak errazteagatik, familia eta lana uztartzen laguntzeagatik.

2018/2019 ikasturterako Eskola Publikoagatik apustua egin genuen, berriz ere, gure umeak eskolaratzeko. Matrikula garaian erreferentziazko eskola publikora jo genuen (Iurreta) eta bertara joateko garraioa bermatu ziguten.

2018/2019 ikasturte hasi berri honetan jakin izan dugu, gure 2 urteko umeak ez daukala eskubiderik eskolara joateko bere adineko beste ume batzuk bezala. (Eskola pribatuetan ez daukate arazorik)

Ez dauka eskubiderik bere arrebarekin autobusean joateko 12 kilometrotara dagoen eskolara batera, gure herrian ez dagoen eskolara hain zuzen.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleentzako eskola-garraioak debekua jarri diolako.

Eskola publikoagatik apustu egin ondoren, Hezkuntza Sailetik, berandu eta inongo azalpenik gabe, umea garraio gabe geratzen dela abisatu digute, irailak 6an hain juxtu, eskolara hasi behar duen unean. Matrikula egiterako garaian ez zegoen honen berririk antza!

2015etik sinatuta dagoen dekretu batek horrela dioelako, eta bitartean 2015/2018 inongo arazorik gabe, haur hezkuntzako lehen zikloko umeak (2 urteko gelara doazen umeak) garraiatuak izan dira autobusean.

Norbaiten erabakiz, gaur arte.

Inungo irtebide gabe, haur hezkuntzako lehen zikloa, Eskola Publikoan, kanpo geratu da. Oraindela 25 urte sortutako eredua kanpo gelditu da.

Debeku honekin aukeretan berdintasunaren eskubidea zapuztu egiten da.

Eskerrik asko beti ere Hezkuntza Sailari, Eusko Jaurlaritzari eta Cristina Uriarte andereari azalpenak ematearren, konponbidea bilatzeko ahaleginak egitearren.

Erantzun edo konponbide baten zai geratzen gara hainbat eta hainbat familia, zoritxarrez eskola publikoa gure etxetik hainbat kilometrotara kokatu zaigulako eta bertara gerturatzeko laguntza behar dugulako. Eskola garraio eskubidea mantentzea eskatzen dugu.

Gora gure Eskola Publikoa bultzatzearren!


Bioleta

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

8 Comentarios

  1. Amaia

    Ez dago eskubiderik horretarako. Garraioari BAI, jakina. Beste kontu bat da jantokiarena: lege-arau horiek aldatu egin behar dira. Ez dauka zertan gutxiago ordaindu herritik 2 kilometrora bizi denak. Bekak daude horretarako. Herrian bizi, auzoetan bizi, prezio bera guztientzat. Eta premiarik badau, beka eskatu.

    Deja una Respuesta
  2. Misabel

    Y gracias a todas y todos los profesores que ganan de la pública, pero que no matriculan a sus hijas e hijos en ellas. Da mucho que pensar. Debería de ser obligatorio. Es muy duro dejar a tu hija en la escuela y ver que su profesora acaba de dejar a sus hijos en la del frente. Creo que acabaré con esta militancia hacia la pública. No estoy dispuesto a mantener a todos esos profesores que actúan de forma tan poco ética.
    Pido disculpas por no tener la capacidad de contestar en euskera, entiendo pero no como para escribir.

    Deja una Respuesta
    1. Pako

      Garraioarekin gertatutako bidegabekeriarekin zure komentarioak zerikusirik ez daukan arren publikoko irakaslea naizenetik erantzutea erabaki dut.
      Nire alabak herrikoa eta herrikoia den ikastolara doaz, zergaitik, ba administrazioarena den eskola eta bertan ikasleoi zein irakasleoi jasan arazten dizkiguten biregabekerietatik kanpo heztea nahi ditudalako alabak.
      Murrizketak, irakasleok burokraziara bideratzea, irakaslegoaren rotazioa, zenbaki bat bezala tratatuak izatea, ordezkoak izan garenean jan behar izan ditugun KM-ak…

      Deja una Respuesta
      1. Nekane

        Aii Pako!ni publikoko andereñoa naiz eta esaten eta transmititu nahi duzuna ez da zuk esaten duzun bezala.
        Irakasle danok dakigu publikan kontzertatuetan baino lan baldintzak hobeagoak dauzkagula(soldatak, baimenak, funtzionarizatzeko aukera opeak gaindituz etab atab), ez dakit zergatik zatozen gezur horiekin zure erabakia ( umeak kontzertatura eramatea) justifikatzeko.
        Eta aspertzen nau gai honek, betikoa da baina azken finean zer dira kontzertatuan ordaintzen dozuezan kuotak?
        KUOTAK= ZU BAI, ZU EZ!!!
        Beraz herrikoa eta herrikoia dela esatea..

        Deja una Respuesta
        1. Nekane

          Artículo que describe muy bien lo que está pasando con la educación :

          PARARELISMOS ( El pais, 10feb, 2015)
          Como cada vez que uso el transporte público urbano suele tocarme de compañera gente de pocos recursos y bajo nivel social, a veces extranjeros, que hacen que mi trayecto no me resulte lo cómodo que podría esperarme, voy a proponerle a mi alcalde que suprima alguna línea actual y en su lugar cree otra que, para el mismo trayecto, cueste algo más cara, lo suficiente como para que esa gente siga usando la línea antigua y en la nueva sólo vayamos los que disponemos de más medios. Total, a ellos les dará igual tenerme o no de compañero y yo, desde luego, iré más cómodo así. ¿Que soy un egoísta? ¿Que mis argumentos son despreciables? ¿Que ninguna Administración pública será tan irresponsable como para hacerme el juego? ¡Qué va! Cambiemos “transporte” por “educación” y… ¡ahí está!: ¿o qué es, si no, la enseñanza concertada?— Roberto García de la Calera.

          Deja una Respuesta
      2. gorostiza

        Mesedez, hori arrazoi hori zeuk ere ez duzu sinisten. Zu publikoan lan egiten duzu ondo kobratzen dozulako eta alabak ikastolara doaz, publikora doan premiadun jende asko inguruan ez izateko.
        A! Eta publikoa hain txarra bada, halako baldintza txarrak badauzkazu, utzi lanpostua eta hasi ikastolan lanean. Lan baldintzarik onenak bertan izango dituzu eta, gainera, alabak ondoan.
        Lotsa zer denik ere ez.
        Publikorako sarbidea ere pentsatu egin beharko da. Ezelango filtrorik Gabe sartzen dira-eta irakasleak, inon ezer demostratu Gabe. Zelako baldintza txarrak! Mesedez

        Deja una Respuesta
  3. Saioa

    Eta eskerrik asko eskola publikoan UMERIK EZ DUTEN alderdi bateko zein besteko agintari guztiei. Ez duzue eskola publikoa maite eta horregatik gertatzen dira horrelakoak. EAJ-PNV zein EH-BILDUko agintariek non dituzte umeak eskolatuta? Publikoan baleude, ez litzateke horrelakorik pasako.

    Deja una Respuesta
  4. Maria

    Pnv-k uste du garrantzitsua dela diru publikoa erabiltzea;
    – Gabonetako argiztapena
    -armen estandarrak
    -errepikatzeko kargak (hortaz, epaitegian baieztatu zen).
    etc, etc.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados