Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Aita>aitta>aitte>aite

Jose Luis Lizundiaren idatzia, Marisa Barrenak bere iritzi zutabean idatzitako artikuluari buruz.

Iritzia eskatu didate tituluan jarri dudan izenaz. Hara hor, ene abururako zer pentsatzen dudan: hizkuntza gehienetan, normalizazioa lortu edo bidean daudenak, bereizten dute hizkuntza estandarra edo nazionala, eta etxekoa edo lagunartekoa. Geroago eta gehiagok dakizue ingelesa -ni, adinez, frantsesaren garaikoa naiz- , baita ere, alemana.

Zergatik ez dugu begiratzen horietan, ez horrenbeste, gaztelanian. Gertatzen dena da, Jean Haritschelhar euskaltzainburu zenak esaten zuen: ???zuek, Hegoaldekook, abertzaleenak ere, oso espainolak edo espaino lizatuak zarete???, baita honetan ere. Normala da alemana mintzatzen den eskualde askotan, etxean edo lagunarteko hizkera egitea, baina, gero, eskolan, administrazioetan, eta abar, aleman batua erabiltzea eta, noski, idaztea. Villasantek beti kontatzen zuen, bera, askotan joaten zela Suitzara eta, han, eskolan aleman batua egiten zutela, baina, errekreoan herrialdekoa, irakasleek barne, bi erregistroak erabiltzen zituztela.

Nire etxekoa esango dizuet: alabak, beti aitte deitzen dit, baina, suhiak, euskaldunberria denetik aita deitu izan dio bere aita erdaldunari. Gure eskualdean, salbu hiru urietan, Durango, Elorrio eta Ermukoan, aitte esan da, baina, uriko euskara jatorrean, aitta esan da. Arratia, Txorierri eta beste inguru batzuetan, palatalizazioa, bustidura, egiten ez dutelako aite esaten dute.

Beraz, lau formak euskaldunak direnetik, lauak dira zilegi. Hori bai idatzi beti aita eta on litzateke Durangoko herri hizkera berreskuratzea ahoskeratzekoan, aitta, alegia, bustidura eta guzti. Jazotzen dena da, inguruko baserri herrietakoek gailendu garela urian bertan eta bertako hizkera jatorra ito dugula eta durangar zahar gehienak, berea abandonatu dutela. Hori bai, ni bizi naizen artean, alabak aitte esango dit.

Besterik da forma estandarrak, batuak, alegia, euskaldun berrien eraginez aita hedatuko dela. Eta idatzi, beti, soilik, AITA, jausi barik, zoritxarrez, jai programetan eta karteletan, ikusten diren herrikeriaz=txokokeriazko ???barikue/sapatue” eta antzerakoek, naziotasun zentzu gutxirekin.

Jose Luis Lizundia, euskaltzaina

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados