Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Garaiko Udala
San Agustin Kultur Gunea Durango
Iurretako Udala

Balendin Lasuen omenduko dute zapatuan Zaldibarren egingo den Ezpatadantzari Egunean

Abadiñon ospatu zen iaz Durangaldeko Ezpatadantzarien Eguna.

9 herri, 11 dantza talde eta eskualdeko txistulariak Zaldibarren elkartuko dira zapatuan, hilak 25, Durangaldeko Ezpatadantzari Eguna ospatzeko. Eguerdian egingo den dantzarien saioa hasi aurretik, Balendin Lasuen Solozabal zaldibartarra gogoratu eta omenduko dute bere jaiotzaren 100. urteurrenean.

Iaz Abadiñon hasitako bideari jarraituz, aurten Zaldibarren ospatuko dute Durangaldeko Ezpatadantzarien Eguna, herriko Udalaren eta Gerediaga elkartearen antolakuntzarekin.  Ospakizunarekin, herriaren ondare diren dantza eta doinuak duten garrantzia azaleratu eta aldarrikatuko dituzte.

Eguneko egitaraua eguerdian abiatuko da, ekitaldian parte hartzen duten guztiek Olazar frontoiaren aurrean batuko direnean ospakizuneko argazki ofizialak ateratzeko. 12:30ak aldera kalejira hasiko dute bertatik eta 13:00etan ‘Balentin Lasuen gogoan’ ekitaldia hasiko da Zaldibarko Koralaren parte hartzearekin.

Omenaldia

Aitormen ekitaldiarekin Zaldibarren ezezik, Durangaldean eta Euskal Herrian ere lan handia egin zuen Balendin Lasuen omendu nahi dute, Astebetera, ekainaren 1ean, Lasuenek 100 urte beteko zituen.

Lasuen politikaria, enpresaria, euskal idazlea eta historia-ikertzailea izan zen, eta Euskal Herria kultura aldetik suspertzeko lan handia egin zuen. Zaldibarko Koraleko presidente modura eta Zaldibarko alkate modura, herriko kultur bizitzan eragin eta ereindakoa izan zen. Tartean, dantzaria ere izan zen, zortzi urterekin 1932. urtean, atera zen lehenengoz plazara.

Ezpatadantzari Eguneko agerraldi nagusia Euskal Herria etorbidean izango da 13:15ean, edo euria izanez gero kiroldegian. Saioan Dantzari-dantzako bederatzi piezak dantzatuko dituzte: Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata joko txikia, Banangoa, Binangoa, Ezpata joko nagusia, Launangoa, Makil-dantza eta Txotxongiloa. Amaieran, soka-dantza edo erregelak egingo dira.

14:30etatik aurrera erromeria egongo da kalerik kale, Gorka Valdes soinulariarekin eta Mikel Elizaran panderojolearekin.

“Dantzari Egun hau aukera ezin hobea da Balendin Lasuenek gure herriaren, eskualdearen eta Euskal Herriaren alde egin zuen lan nekaezina gogoratzeko”, Eneritz Azpitarte alkatearen esanetan. Lasuenek “pasio eta konpromiso handiz sustatu zituen euskara, kultura, ikerketa eta udalgintza. Pasioz eta konpromisoz jardun, hain zuzen ere, dena berreraikitzeke zegoen garaian. Balendin Lasuen beti izango dugu gogoan gure herriaren alde egindako guztiagatik”, Azpitartek azpimarratu zuenez.

Dantza ekitaldiko partaideak:

-Zaldibarko dantza taldea

-Berrizko Iremiñe eta San Lorentzo

-Durangoko Kriskitin eta Txoritxu Alai

-Iurretako dantzariak

-Mallabiko Gazte Alai

-Otxandio Urduri

-Mañariako Andra Mari

-Zornotzako Udabarri

-Garaiko dantza taldea

-Durangaldeko txistulariak, besteak beste, Jaizale eta Udazken txistularien taldeak

Zaldibarko dantza taldea gaur egun

2010eko hamarkada hasieratik Zaldibarren dantza taldea, eten luze baten ostean aktibo dagoela esan daiteke, lehenago egon ziren zenbait dantzariren eta dantzara gerturatutako dantzari berrien partaidetzarekin. Batez ere, San Andres jaietan ateratzen dira plazara, azaroan, eta uztaileko jaietan ere bai. Ospakizun, ekitaldi eta auzoren bateko jaietan eskatu ezkero ere han izaten dira.

Talde mixtoa da Zaldibarko dantza taldea, neska zein mutil ateratzen dira plazara Dantzari-dantzan. Baina, badauka, Durangaldeko beste dantza taldeetatik bereizten dituen elementurik: jantziak. Izan ere, ezpatadantzarien artean, gizon zein emakume izan, ezberdin jantzita ateratzen dira plazara.

Gaur egun, astero batzen dira entseguetan eta 20 bat laguneko koadrila da guztira, nahiz eta finkoak bederatzi lagun izan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados