Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Azokak Iparralderen presentzia sendotu eta inoiz gerturatu ez direnak erakarri nahi ditu

Christine Etcheversek egin du 51. Durangoko Azokako kartela.
Christine Etcheversek egin du 51. Durangoko Azokako kartela.

36 egun falta dira Durangoko Azoka hasteko eta gaur bertan eman dira ezagutzera edizio honetako kartela, ildo nagusiak eta aurten izango diren berrikuntzak eta helburuak. 51. edizioak 670.000 euroko aurrekontua izango du, hau da, iazkoa baino %10a gutxiago.

‘Bizitzekoa DA!’ goiburuarekin abenduaren 2tik 6ra burutuko den edizioarekin “gazteei, nagusiei, haurrei, euskaldun berriei, zaharrei, euskal hiztunak ez direnei ere etortzeko eta Azoka bizitzeko” eskatu die Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak.

Aurten, EKEk eta Gerediagak sinatutako hitzarmenak 10 urte betetzen dituela eta, Ipar Euskal Herriak leku eta indar berezia izango du Landako erakustazokan. Izan ere, “Ipar Euskal Herriko sorkuntzak Azokan duen presentzia bermatzea izan du helburu hamarkada honetako lankidetzak”, Mujikaren esanetan.

Hori dela eta Iparraldetik gerturatutako eskaintza “inoiz baino zabalagoa” izango dela azpimarratu du Mujikak eta aurten “30 ekitalditik gora izango ditugu teknologiari, zinemari, zabalkundeari, literaturari, musikari zein arte eszenikoei lotuta. Formatuak ere denetarikoak izango dira: hitzaldiak, mahai-inguruak zein ikuskizunak”.

Ipar Euskal Herriko presentzia aurtengo Azoka iragarriko duen kartelean ere nabarmenduko da, Baionan jaio eta Kanbon bizi den Christine Etchevers margolaria baita egilea.

Erakusketa Museoan

Etchevers Azokako kartela egiten duen Iparraldeko lehenengo sortzailea dela gogoratu du Mujikak eta Durangoko Arte eta Historia Museoak bat egingo duela Azokarekin artista lapurtarraren erakusketa hartuko baitu azaroaren 17tik urtarrilaren 10a arte.

Etcheversek “ohore handiz” jaso zuen enkargua eta berak diseinatutako obran “liburuak eta diskoak antzematen dira, pertsona bat agertzen da liburu baten azalean, beste pertsona bat liburutik ihes egiten, iraganetik eta ametsetatik ihes egiten…”, azaldu du. Aurtengo kartelak “Durangoko berotasuna eta pasioa” ere islatuko du, Azoka “dinamismoa, bizitasuna, beroa” delako artista lapurtarrarentzat.

Edizio honek izango duen beste ildo azpimarragarria irekiera egunean ospatuko den Ikasleen Egunari dagokio. Abenduaren 2a izango da ikasleei zuzendutako eguna eta Gerediagak beraien presentzia zein “belaunaldi berrietako euskaldunak kulturgintzaren ardatzean ipintzea” du lan lerroetako bat.

Helduentzako tailerrak

Antolatzaileek 6000 izen-ematetik gora jaso dituzte honezkero eta goizean zehar burutuko diren diziplina anitzetako hainbat tailer antolatu dira beraientzat. Arratsaldean  berriz, aurtengo beste berrikuntzetako bat nabarmenduko da, helduei zuzendutako tailerrak prestatuko baitira “esperientzia pilotu moduan”, Mujikaren esanetan. Batez ere euskara ikasten ari direnei zuzendutako ekitaldien artean Wikipedia maratoia edo hip-hop eta literatura tailerrak eskainiko direla aurreratu du.

Mujika eta  Etcheversekin batera Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria eta Aitziber Irigoras Durangoko alkatea izan dira aurkezpen ekitaldian.

Jaurlaritzak Azokarekin duen konpromisoa berresteaz gain, “XXI. mendeko erronkei erantzuten” eta “jendearen eskakizunei egokitzen” jakitea eskertu dio Uriartek Gerediagari. De Castrok berriz, “kulturan egiten den gastua orainari eta etorkizunari begira egiten den inbertsioa dela” adierazi du. Irigorasek bere aldetik, bertaratzeko gonbitea luzatu die kanpotarrei eta iaz ospatutako 50. edizioaren ondoren aurrea egitea “erronka potentea dela” azpimarratu du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados