Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

“Gure ikerketaren helburua kaltetutako lur-soroak hobetzea da”

“Gure ikerketaren helburua kaltetutako lur-soroak hobetzea da”

Giza zientziei, gizarte-zientziei, zientzia zehatzei, teknologiei eta arkitekturari edota osasunari lotutako 120 ikerketa aurkeztu dira Durangon aste honetan egindako IkerGazte 2015 kongresuan. UEU-Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako ekimen horretan Nerea Mandaluniz albaitari abadiñarrak Neiker-eko lankideekin elkarlanean egiten ari den ikerketa lanaren emaitzak aurkeztu zituen.

Mandalunizek Europar Batasunak ingurumena, naturaren kontserbazioa eta klima ekintza proiektuak finantzatzeko Life egitasmoaren barne dagoen ikerketa bat koordinatzen du. Beste hiru ikertzailerekin batera ‘Larratze motaren eragina latxa ardien sistema batean’ ikerketa garatzen ari da eta lan horren lehen emaitzak Durangon burutu diren jardunaldietan eman ditu ezagutzera.

-Ikerketan murgilduta zaudeten lau ikertzaileok Neiker-eko langileak zarete. Hortik sortzen da proiektu hau?

-Bai. 2010 edo 2011ren bueltan hasi ginen proiektua garatzen. Lehenik Urduñako Urduñuderra elkarteko kideekin batera, kanpoko aditu batzuk nekazaritza birsortzailearen inguruko hitzaldi batzuk eman eta gero. Bertan konturatu ginen betiko nekazaritzari buelta bat emateko ez zegoela ziurtagiri ekologiko bat zertan lortu beharrik. Azken asmoa zera da, erabilera konbentzionalean jarraituz gero, praktika batzuk erabili ahal direla galdu edo kaltetu ditugun lar eta lur-soroak hobetzeko eta ondo daudenak mantentzen jarraitzeko. 

-Zuen ikerketa, beraz, bi erakundek bultzatutako egitasmoaren atal bat da.

-Egia esan hiru gara Life Regen Farming egitasmoa garatzen dugun erakundeak; alegia, Neiker, INTIA-Nafarroako Teknologia eta Elikadura azpiegituren Institutua eta Urduñuderra. Neiker-ek Arkautin dituen lursailetan larratzen diren ardiekin, Urduñuderrako abeltzain elkarteak Urduñan dituen behiekin eta INTIAk Orreagan kudeatzen dituen artaldeekin.
Erakunde bakoitzak garatzen duen ikerketak ezaugarri ezberdinak ditu, altuera, euria edo tenperaturaren arabera. Gure artaldea 600 metroko altueran dago, Orreagakoa 940 metrotara eta Urduñakoa 200 eta 400 metro artean. Hiru egoera ezberdinetan probak egin ondoren, lortutako emaitzak aztertzen ditugu. Durangon aurkeztu ditudan emaitzak guk lortutakoak izan dira.

-Zuek latxa ardiekin burutzen duzue ikerketa.
-Latxa ardia, tradizionalki, mendian ibili, larretan belarra jan eta gazta egiteko erabili da. Baina 80. hamarkadan areagotzea etorri zen eta horrekin batera hobekuntza genetikoa eta elikadura hobetu beharra. Bata bestearen atzetik doaz eta genetika hobekuntzak esne gehiago ekoiztea badakar, horretarako beharrezkoa da ardiei janari gehiago ematea. Eta hori guztia muturrera eramanez gero zera dakar: alde batetik, ardiak kortan sartuta eduki eta larratzea alde batera uztea eta, bestalde, belar gehiago lortu nahian, ongarri kimikoak, herbizidak, pestizidak eta abar erabili eta horren ondorioz lur soroetako aberastasuna eta bizitza guztia kaltetzea. Ingurumena kaltetzeaz gain, artzainek ez zuten lortzen prezio aldetik zegoen diferentzia hori parekatzea.
 
-Zuek ardi latxekin ari zarete ikertzen Arkautin. Zertan datza proiektuak.
-Proiektuak hiru urteko iraupena du, 2013ko uztailetik 2016ko uztaila arte. Gure kasuan erdi-lautadako altueran larratzen duen 130 ardiko artalde esperimentala erabiltzen dugu. Taldea erdibitu egin dugu, multzo bakoitzean 65 ardi ipiniz. Talde biak berdinak dira zeren adin eta pisu berdinekoak dira, pareko esne-produkzioarekin, garai berdinean bildotsak erditutakoak… Artalde erdia larratze librean dago eta beste erdiak zuzendutako larratzea egiten du. Hau da, biek erabiltzen dute azalera berdina duten lursail desberdinak, baina batak bere osotasunean erabiltzen duen bitartean besteari mugatu egiten zaio non larratu eta egunero lekuz aldatzen dugu. Lortutako emaitzen bidez lurrak izandako eragina eta belarraren zein ardien produkzioa aztertzen ditugu.

Eta zeinek ematen du esne gehiago edo hobea?
Egia esan biek eman dute esne-produkzio berdina eta antzerako kalitatearekin. Baina ikusi duguna zera da, zuzendutako larratzea erabilita belardiaren autonomia gehiago lortzen dela eta, ondorioz, ekonomikoki errentagarriagoa da. Azken finean esne litroaren prezioa txikiagoa izango da. Ingurumenari dagokionez berriz, badirudi lur-soroa hobeto leheneratzen dela.

Hasi dira artzainak praktikan jartzen zuek proposatutako sistemak?

Oraindik gutxi, zeren gauza berriak dira. Gainera oraintxe hasi gara emaitzak ezagutzera ematen eta ia pixkanaka-pixkanaka martxan jartzen dituzten.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados