Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

800 toponimotik gora biltzen dituen mapa argitaratu dute

800 toponimotik gora biltzen dituen mapa argitaratu dute

Herriko 800 toponimotik gora biltzen dituen  mapa toponimikoa argitaratu du Abadiñoko Udalak. Bilketan, “batzuk jada ahaztuta”, 200 abadiñar baino gehiagok hartu dute parte, eta Mila Salterain izan da landa-lanaren eta txostenaren koordinatzaile nagusia. “Gure herriaren historia hobeto ulertzen lagunduko digu”, azaldu du José Luis Navarro alkateak, lanaren aurkezpenean.

Toponimoak alfabetikoki ordenatuta ageri dira mapan, bost ataletan sailkatuta: leku-izenak, baserriak eta etxeak, ibaiak, desagertutako toponimoak eta ondare artistikoa. Gainera, atzo goizean udal ordezkariek aurkezpenean esan dutenez, Abadiñoko ortofotoa du mapak atzealdean.

Gaiarekin lotuta, antzinako Abadiñoko ordenamendua, gizarte antolaketa, ekonomia jarduerak eta beste hainbat zehaztasun eta gehigarri dokumentalez hornitutako liburua ere kaleratu du, “gure herriaren historia hobeto ulertzen lagunduko diguna”, Jose Luis Navarro alkateak adierazi duen bezala.

Lan honen lehen urratsak duela 14 bat urte eman ziren. Mapa toponimikoaren 2.000 ale argitaratu dira eta liburuarenak, berriz, 500. Gainera, bi lanok dagoeneko udalaren webgunean dira eskuragarri.

 

“Ondare kulturala berreskuratzeko”

Udalak liburu bana eta mapa bana emango die informatzaile lana egin duten herritar guztiei. Halaber, hainbat ale utziko ditu herriko eskola, liburutegi eta kultur etxeetan, herritarrek lanak ezagutu eta kontsultarako eskuragarri eduki ditzaten. Horrez gain, udaleko arduradun politiko eta langileei ere ale bana emango zaie, aurkezpenean esan dutenez.

Bestalde, udal bulegoetan mapa toponimikoaren ale bat emango zaio hala eskatzen duenari. Lan hori Euskaltzaindiak berrikusi du.

Argi Abad izan da bi argitalpenen edizioaz arduratu den zinegotzia. Haren hitzetan, “liburuak eta mapak balio ikaragarria dute herriko ondare kulturala berreskuratzeko bidean. Abadiñoko herritar askok eskuzabal eta borondate osoz egindako lanari esker, jendeari bere auzoa, inguruko parajeak, hau da, Abadiño, gure herria, hobeto ezagutzen eta baloratzen lagunduko diogu”.

Zinegotziak azaldu duenez berreskuratze lan horren ostean “beharrezkoa dela eta ahaleginak egin beharko direla izen horiek berriz ere zuzen eta normaltasunez erabiltzeko”.

 

DURANGON. Abadiñoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados