Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

1936ko gerran aritu ziren 40 emakume errepresaliatuak omendu zituen Elorrioko Udalak

40 emakume borrokalari eta beraien senideak omendu zituzten Elgetan.
40 emakume borrokalari eta beraien senideak omendu zituzten Elgetan.

‘Intxorta 1937’ kultur elkarteak Espainiako Gerra Zibilean aritu ziren 40 emakume errepresaliatu eta errisistenteak omendu zituen iragan domekan Elgetan egindako ekitaldian, eta Elorrioko Udalak bat egin zuen aitortza ekitaldiarekin. Azken urteetan ohikoa den ‘Intxortako batailaren errekreazioa’ Intxortako Atea monumentuaren inguruan egin ondoren, herriko pilotalekuan jaso zuten omenaldi emakume borrokalariak eta beraien senideak.

1936ko kolpe militar faxistaren aurka herrikideak eta inguruko herrietako zein atzerriko pertsona asko izan zirela Intxortako borrokan azaldu ondoren, “Elorriok modu zuzenean jasan behar izan zuen faxisten etorrera”, azpimarratu zuen ekitaldian parte hartu zuen Aratxu Uriarte Elorrioko Udaleko Berdintasun zinegotziak.

Omendutako emakumeak erakutsi zuten “ausardia” aitortu ondoren, “Intxortan lehen lerroan borrokan aritu ziren emakume guztiei edota erizain bezala atzeguardian, lubakiak eginez, kartzelatuak, fusilatuak, frontean edo bonbardaketetan erailak, bortxatuak, erbesteratuak”, goraipatu zituen Uriartek.

Zinegotzi elorriarrak egindako aitortza “Euskal Herriko historia osoan emakumeak izandako garrantziaren seinale” da. Gainera “emakume haiek han izan zirelako gara, gaur egun, garena”, Uriarteren esanetan.

Diktaduraren kontrako emakumeak

Inguruko herrietako ordezkari politiko zein sozialekin batera, Aratxu Uriartek Elorrioko Udalaren elkartasun eta aitortza osoa helarazi zien omendutakoei. Ekitaldian, Iñigo Arregi artistaren ‘Egiaren Iturria’ artelan bana banatu zitzaien Elgetara hurbildutako 40 emakume borrokalariei eta beren senideei. Uriartek Peralta herriko (Nafarroa) Gertrudis Villafrancaren senitarteko bati eman zion oroigarria.

Diktadura frankistaren aurka borrokatu ziren emakume guztiak ere omendu ziren ekitaldian, besteak beste, lantegietan “lan berdina soldata berdina” aldarrikatzen zutenak, feminismoaren alde borrokatu zirenak edo torturatuak izan zirenak.

“Helburua beste errealitate hau aldarrikatzea izan da, emakume erresistenteen errealitatea, alegia. Askotan isilaraziak izan diren emakume hauek aldaketaren eragile gisa aurkeztu eta irudikatu nahi ditugu, hainbat borrokaldiren ikurra den Intxortan. Euren testigantza, estrategia eta ekarpenak aitortu dira gaur”, adierazi zuen Uriartek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados