Zapatuan egingo den ‘Ardau Ferixie’ izango da Mallabiko Urriko Jaien berrikuntza aipagarriena

The Bon Scott Band, Vendetta eta DJ Bull izango dira zapatuko kontzertuan.
The Bon Scott Band, Vendetta eta DJ Bull izango dira zapatuko kontzertuan.

Azken hamabost urtetan egin den bezala, Urriko Jaiak ospatuko dituzte Mallabian hileko azken asteburuarekin batera. Herriko izaeran erabat errotu diren jaien oinarria, “herritar asko abuztuan kanpoan zirelako hasi ziren egiten”, Igor Agirre Mallabiako alkatearen esanetan.

Udalak eta Jai Batzordeak elkarlanean prestatutako egitaraua pasa den zapatuan hasi zen futbito txiki ekimenarekin. Jaietako egun nagusia berriz, etzi izango da, egun horretan izango baitira Ardau Ferixa eta musika kontzertu erakargarriaa. Hala ere, egunero izango dira ekitaldiak gaur hasi eta astelehenerarte.

Gaur bertan, arratsaldeko 19.00etan, nesken gomazko Munduko Pilota Batzarrak (MPB) antolatutako paleta zirkuituko finalaurrekoak jokatuko dira frontoian. Lehenengo partiduan Arrizabalaga eta Etxanizek Irazustabarrena eta Huiziren kontra jokatuko dute eta bigarren finalaurrekoan N. Martin eta L. Saezek Aristorena eta Agirrerekin neurtuko dituzte indarrak.

Guraso elkarteak umeei zuzendutako merendola eta tailerrekin emango diote hasiera biharko prestatutako egitarauari arratsaldeko 16.00etan. Ordu bete geroago buruhandiek irtengo dira eta 18.00etan jaietako txupinazoa piztuko da. Jarraian elizpeko pilota txapelketaren finala jokatuko da, oilasko pintxoak dastatzeko aukera egongo da plazan eta gaueko 21.30ean erromeria hasiko da Akerbeltz taldearekin.

Ardau Ferixie

Herrian zehar goizeko 11.00etan hasita egingo den duatloi txikiarekin emango diote hasiera zapatuko ospakizunei. Eguerdian aurtengo egitarauan tartekatutako berrikuntza hasiko da, I. Ardau Ferixie hain zuzen. Kontzejuzarrera gerturatzen direnek Errioxa, Toro eta Riberade Dueroko ardo zuriak eta beltzak, Ruedako ardaua eta txakolina dastatzeko aukera izango dute 5 euroren truke.

Arratsaldean litxarreria tailerra egongo da frontoian arratsaldeko 16.00etatik aurrera. Gaueko 22.30ean kontzertu erakargarria hasiko da parkean, saioko protagonistak AC-DC taldearen bertsioak egiten dituen The Bon Scott Band taldea, ska doinuak jotzen dituen Vendetta talde nafarra eta DJ Bull disko jartzailearen izango direla.

Kontzertura joateko Mallabia, Ermua, Eibar, Elgoibar, Alzola, Mendaro, Deba, Mutriku eta Ondarroa herrien arteko Gau-txori autobus zerbitzua prestatu dute. Lehen autobusa 20.10etan irtengo da Ondarroatik eta azken zerbitzua goizeko 6.00 aldera abiatuko da Mallabitik. Herriko alkateak “gau horretan ordu aldaketa egongo dela eta goizaldeko hiruretan ordu biak izango dira” gogoratu du.

Eguerdian jokatuko diren gaztetxoen arteko pilota partiduekin hasiko dira domekako ekitaldiak. 17.00etan Tomasen abenturak pailazo taldearen ekitaldia hasiko da frontoian eta Kontzejuzarrean mus txapelketa egongo da. Eguneko ekitaldiak txokolatadarekin osatuko da.

2016ko Urriko Jaiak astelehenean 17.30etatik aurrera jokatuko diren nesken gomazko MPB txapelketaren finalarekin eta eskolarteko nesken partiduekin osatuko da.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar