Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Udalarekin adostutako hitzarmena osoko bilkuran onartu zela dio DHK-k

Durangoko Herri Komunikabideak, DHK, Anboto astekaria argitaratzen duen elkartea, Durangoko Udalarekin adostutako hitzarmenaren inguruan azaldu da. “Udaleko talde guztiekin berba egin eta landu genuen, osoko bilkuratik pasatu zen, eta gehiengoz onartu zen EAJ, PSE-EE eta Aralarren aldeko botoekin”, DHK-k gogoratu duenez.

Durangoko Udalak EAJko kide batena den In Mediobai enpresari alkate andreak sinaturiko dekretuz 28.000 euro eman izana salatu du Aralarreko Dani Maeztu zinegotziak aste honetan. Prentsa ohar baten bidez erantzun du EAJk, esanez Aralar taldeak 2009ko udal aurrekontuak onartzearen truke Durangoko Herri Komunikabideari urteko 40.000 euroko hitzarmena onartzea eskatu zuela, “eta Maeztuk enpresa horrekin harreman zuzena eta pertsonala duela” aipatuz.

Honen harira, Durangoko Herri Komunikabideko zuzendaritzakideek eta langileek sinatutako komunikatu batean “garbi eta ozen esan gura dugunez”, beste hainbat talde eta elkartek Durangoko Udalarekin hitzarmenak sinatu dituzten modu berean eta DHK-k Durangaldeko beste udal batzuekin sinatu ohi duen modu berean, gauzatu da.


Aurrekontuak aurrera ateratzeko

Bestalde, argitu nahi izan dute Dani Maeztu, Aralar taldeko zinegotziak, DHK-rekin daukan harreman bakarra, “Anboto astekarian bost asterik behin idazten duen iritzi zutabea dela, EAJko Aitziber Irigorasek, PPko Juan José Gastañazatorrek, Bilduko Urdaspal Bolinagak eta PSE-EEko Idoia Agorriak daukaten berbera”.

Azkenez, nahiz eta pozik agertu Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiari jarraiki EAJrentzat euren proiektua garrantzitsua zela sinestuta, “orain, aldiz, minez jakin berri dugu aurrekontuak aurrera ateratzeko ezinbestean babestu izan gaituela urteotan”, gaitzetsi dute.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

6 Comentarios

  1. joseba

    Lapurrak, te voy a hablar en tu idioma para que lo entiendas. En este periódico que ni conoces, escribe gente de toda ideólogoía, PSOE, PNV, BILDU, ARALAR y todo el que quiera. Por otra parte, cuando en Noviembre se celebro el aniversario allí estaban también todos para la foto. Asi que eso de que es de la izquierda abertzale…. Dudo sino que todos los partidos apoyaran este proyecto. Ahh!! A ver si lees un poco más.

    Deja una Respuesta
  2. aitor

    Lapurrak ya se ve que no sabes lo que es Anboto, como el Antzoki de Durango o demas organismos y ya se ve también que no tienes ni idea lo que significa el euskera y la cultura vasca para el duranguesado. Empieza por estudiar la historia y cultura de donde vives: Anboto eta Mari, Argiñeta, Durangaldeko Merindadea, Dantzari Dantza etab. Eta hasi ikasten euskara behar duzula eta.

    Deja una Respuesta
  3. unai

    ¿Rectificaran? ¿Se disculparan? ¿Acaso a alguien se le pasara por la cabeza dimitir? ¡Osadía la mía! Aquí rectificar, disculparse o dimitir son verbos ausentes. Animo Anboto!

    Deja una Respuesta
  4. anbotokide

    Kontuz ibili ANOBOTOKOAK politikariekin, kaka egiten hasten direnean, ez dute hamaitzen. ERRALDE hiltegian, enpresan, ez zuten ??? bat ipini, baina danak protagonismo bila hasi eta kakaztu eta hil dute inbentoa. kontuz ANBOTO. EZ DAUKATE EZ ESKRUPULORIK EZEBEREKIN, EZ kupidarik, ez daukate EZEBEZ,..PIRA??A BATZUK DIRA.

    Deja una Respuesta
  5. Arriputzueta

    Noski oso ondo egiten dutela Anbotokoek, eta egiten jarrai dezatela, baina ez da egia Maezturekin duten harreman bakarra horixe denik. Aralar-EAJ-PNV, utzi Anboto bakean eta konpondu zuena zuen artean.

    Deja una Respuesta
  6. mendiola

    Animo anbotoko langile guztiei. Segi aurrera ederto eiten zabizie eta.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados