The Van, Please, Governors eta
Ze Esatek! joko dute zapatu gauean Mallabiko Urriko Jaietan

Governors
Mallabiko parkean jarriko den karpan joko du Governors talde arrasatearrak.

Parkeko karpan zapatuan izango diren musika kontzertuak eta domekan egingo den Ardau Feria nabarmenduko dira Mallabin asteburuan ospatuko diren Urriko Jaien egitarauan.

Julen Zabaleta marrazkilariari bihar, arratsaldeko zazpietan, frontoian emango dioten ‘Gure Balioak saria’ ekitaldiarekin abiatuko dira ospakizunak. Elgoibarren jaio eta Eibarren bizi den artistari egingo zaion omenaldia Debegesa garapen agentziaren ekimena da eta Mallabiko Udalaren zein DanobatGroup enpresaren laguntza du.

Urriko Jaien hasiera ofiziala barikuan, arratsaldeko 18:30etan, udaletxeko balkoitik botako den txupinazoarekin izango bada ere, aldez aurretik Guraso elkarteak antolatutako umeen tailerrak eta buruhandiak egongo dira eskolan.

Elizpeko pilota txapelketaren finalak jokatuko dira 19:00etan eta horren ostean Dunbots txarangaren kalejira, plazan egingo den oilasko pintxoen dastatzea eta eguna borobiltzeko EZ3 eta Rock Brothers Duo taldeen agerraldiak egongo dira plazan.

III. Ardau Ferixie

Zapatuan ospatuko da Urriko Jaien egun handia. Eguneko ekitaldiak goizeko 9:00etan jokatuko den nesken frontenis txapelketarekin hasiko dira eta eguerdian III. Ardau Ferixie irekiko da probalekuan. Mallabiko Udalak eta Ardosaltsanek antolatutako ekimenera sartzeko sarrerak zazpi eurotan salduko dira eta bertan ardo desberdinak probatzeko aukera egongo da. Herriko tabernariek prestatutako pintxoak dastatzeko aukera ere egongo da.

Arratsaldean,  Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauan tartekatutako bisitaldi gidatua egingo da Ametzaga (Arana) Jauregira eta Jasokunde elizara eta umeek Txiki-txef ekimenean parte hartzeko aukera izango dute.

Kontzertu indartsuarekin osotuko da eguneko egitaraua, gaueko 22:30etatik aurrera The Van, U2 taldearen bertsioak eskaintzen dituen Please, Governors eta Ze Esatek! taldeak igoko baitira agertokira. Eguraldi iragarpen txarra dela eta, Udalak karpa erraldoia jarriko du parkean eta sarrera doan izango da.

Urriko Jaiak domekan amaituko dira arratsaldeko 16:30etan Tor magoak umeentzat eskainiko duen saioarekin, ondoren egingo den txokolatadarekin eta Kontzejuzarrean jokatuko den mus txapelketarekin.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar