Friso
Friso
Friso

Sormenaren erakusleiho paregabea

Euskaltzalez beteko da aurten ere Landakoko erakustazoka.

Euskaraz egindako literatura, musika, ikus-entzunezkoak, antzerkia zein teknologia berrien azken sorkuntzak erakutsiko dituen erakusleihoa bilakatuko da Durango osoa gaur hasi eta domekara bitartean. ‘Sormenaren lurraldea’ goiburuarekin ospatuko den Durangoko Azoka, euskal kulturaren erdigunean kokatuko da berriz ere.

52. edizioak Landako Guneko erakustazoka izango badu ardatz, Durango osora hedatuko da Gerediaga Elkarteak antolatutako ekimena. Izan ere, zortzi gune desberdin bilduko dituen Azoka “700 metroko tartean eta bost minutuko distantzian” gauzatuko da, Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidenteak aurkezpenean gogoratu zuenez.

Landako Gunera gerturatuko diren 145 argitaletxe, diskoetxe, ekoizle, sortzaile zein autoekoizleek, 240 stand beteko dituzte azken urtean argitaratutako 400 nobedadeak euskaltzaleei gerturatzeko asmoarekin. Beraz, durangarrek zein Durangora gerturatuko diren euskaltzaleek, aukera ezin hobea izango dute labetik atera berri diren sorkuntzekin gozatzeko. Azokaren zerizana, hala ere, egitarauaren sarreran adierazten du Mujikak argi eta garbi: “Lurralde honen oinarria kultura da eta euskara da bere ardatza”.

Yolanda Arrieta eta L’Atelier

Landako Guneko Areto Nagusiak hartuko du gaur eguerdian edizio honetako sarrera ekitaldia. ‘Hasieraren hazia’ izenburupean burutuko den agerraldian, Yolanda Arrieta idazleak L’Atelier dantza eskolak elkarlanean sortutako proposamena eskainiko dute. Arratsaldean, besteak beste, Anjel Lertxundi eta Martxelo Otamendiren arteko solasaldia egongo da areto berean.

Azokak bilduko dituen beste zazpi guneetatik aipagarriena, agian, 10. urteurrena betetzen duen Ahotsenea izango da. Guztira 123 sormen-lan aurkeztuko dira espazio horrek izango dituen bi guneetan; zuzeneko karpan 70 musika agerraldi egongo dira eta solasaldien guneak 53 aurkezpen ekitaldi hartuko ditu.

Gainontzeko sei guneetan (Kabi@, Saguganbara, Plateruena, Irudienea, Szenatokia eta Azoka TB) ia etengabeko proposamenak eskainiko dira goizeko 10:30etatik iluntzeko 20:00ak bitartean.

Kultura eskuragarriago

Durangoko Azokak eta BBK Fundazioak kultura bisitari guztientzat eskuragarriagoa eta irisgarriagoa izateko urratsak emango dituzte ‘Kultura, denon eskura’ proiektuarekin. Ekimen horren bidez gaitasun ezberdinak dituzten pertsonek gidatutako bisitak egiteko aukera izango dute. Azoka, gainera, “dituen hutsuneei buruzko diagnostikoa egiten hasiko da eta gaur egun arlo honetan Euskal Herrian dauden kultur esperientziak ezagutzera emango dira”, antolatzaileek adierazi dutenez.

Ekimen berritzaile horren baitan, ‘Ezberdintasunean hezi’ filma emango da gaur arratsaldean Irudienean. Bihar arratsaldean izango den hitzaldian, eremu honetan lan egiten duten kultur esperientzien berri emango dute Manos K Rien kultur talde artistikoak, ‘Bizikidantza’ dantza tailerrak eskaintzen dituen Kukai Dantza Taldeak, Bilboko FormArte sormen artistikorako formakuntza zentroak eta Irakurketa Erraza mugimenduak. Zapatuan, berriz, Telmo Iruretaren ‘Minus ukittua’ mikroantzerkia ikusteko aukera egongo da.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar