Pintxo dastaketa eta odoloste lehiaketa izango dira asteburuan Elorrioko Buzkantz Jaian

BuzkantzaJaia2018jpgElorrioko Udalak, Iturrizoro Elkartearteak eta Elorrioko Merkatarien Elkarteak (EME) zapatuan eta domekan egingo den Buzkantz Jaia antolatu dute. Azken urteetan egin den bezala, odoloste lehiaketa eta pintxoen dastaketaz gain domeka goizean egingo den artisauen eta ekoizleen azoka ere egongo da.

Aurtengo barazki-odoloste lehiaketa domekan egingo da Elorrioko elkarte gastronomikoetan eta bertaratzen diren herritarrek epaimahai batek aldez aurretik aukeratutako lau ekoizleren odolosteak dastatzeko aukera izango du. Horretarako Elorrioko Turismo Bulegoan 5 euroren truke salgai egongo diren txartelak erosi beharko dira.

Txartelarekin gastronomia-elkarteetan eskainiko diren odoloste pintxoa eta ardo beltza edo ura hartzeko aukera egongo da, 12:00etatik 14:30era bitartean. Herritarrek Turismo Bulegoan 14:30ak aurretik botoa emateko aukera izango dute eta emandako bozken bidez aukeratutako ekoizle onenak 300 euroko saria eta ‘Buzkantz Jaia 2018’ diploma eskuratuko ditu.

Herri-epaimahaiaren erabakiaz gain, epaimahai profesionalak ere bere ustetan ekoizle onena zein den aukeratuko du. Adituen erabaki horren ondorioz, 300 euroko beste sari bat eta ‘Buzkantz Jaia 2018’ diploma emango zaio odoloste egile onenari. Saririk gabe gelditzen diren beste ekoizleek 100na euroko saria eta diploma eskuratuko dute.

Pintxo dastaketa

Aurtengo Buzkantz Jaiaren arduradunek zapatuan eta domekan herriko 15 tabernatan egindako pintxo dastaketa ere iragarri dute.

Herriko plaza eta Erreka kalea inguruko tabernetan ‘Kroketa’ (Aterpe), ‘Antzinako’ (Bikale), ‘Gildoloste’ (Gildatoki), ‘Zigarro cubano’ (Parra taberna), ‘Prozesoste’ (Portalekua), ‘Ureberri klasik’ (Urre berri) eta ‘Buen rollito’ (Zubi) deituriko pintxoak eskainiko dituzte.

Ibarra eta Urarka kaleen inguruan dauden tabernak ‘Buzkantz amets’ (Algari), ‘Pozo de morcilla/Odolostien zuloa’ (Batzoki Amilibia), ‘Chupa chups de morcilla’ (Giroa) edo ‘Tradicional de morcilla’ (Leku Eder) prestatuko dituzte. Berrio-Otxoa eta Otsa kaleen ingurua ‘Piper on’ (Guria jatetxea), ‘Prest’ (Tanger jatetxea) eta ‘Txantxibiri’ (Xara taberna) deituriko pintxoak prestatuko dituzte eta Nizeto Urkizu kalean ‘Gildoloste’ (Xelai) deiturikoa eskainiko dute.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar