Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Salerosketak euskaraz

Erosketak euskaraz egitea saritu egingo dutela irakurri genuen zenbait hedabidetan 2012ko irailean: ???erosketak egiterakoan euskaraz berba egiteak saria edukiko du Durangon. Hainbat komertziotan, euskara erabiliz gero, tablet baten zozketan parte hartzeko txartel bat emango dute. Euskara indartzeko amua izango da tableta???

  • Ekimenaren aurkezpen hartan emandako datuen arabera, euskararen erabilera Durangon ez zen %17ra heltzen.
  • Irabazi asmo bako Orueko ITG taldea azaltzen zen Salerosketak be, euskeraz kanpainaren arduradun gisa.
  • Durangoko Udala, Berbaro elkartea eta +Dendak agertzen ziren eragile edo bultzatzaileen artean.
  • Aitziber Irigoras alkateak euskarari komertzioan arnasbide berria emateaz berba egin zuen: ???Eremu hori berreskuratzea oso garrantzitsua da euskararentzat???.

Irakurritakoak irakurrita ideia interesgarria iruditu zitzaizkidan, saria berriz, erakargarria. Egia esan, itxaropena sortu zidan ekimenak. Harrezkero ostera, zozketaren berri hedabideetan ikusi dudan zenbaitetan tristura sortu zait. Iruzur eta zurikeria itxura hartu diot, eskuak garbitze hutsa. Izan be, inoiz euskararik egiten ez duten komertzioetako arduradunak ikusi izan ditut sari banaketako argazkian behin baino gehiagotan.

Ez dakit euskaltzalea den alkate andereak edo euskararen alde lan egiten duen Berbaro elkarteak ze balorazio egiten duten ekimen honen inguruan baina, kanpaina honek errepaso eta hausnarketa bat merezi duelakoan nago, gezur baten historia bihurtu baino lehen.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Erosle

    Ikusi dudanez, denda batzuetan euren ezagunei edo lagunei ematen dizkiete txartelak. Dendari elkarteak ere badu gogoeta egiteko premia.

    Deja una Respuesta
  2. Erosle

    Ikusi dudanez, denda batzuetan euren ezagunei edo lagunei ematen dizkiete txartelak. Dendari elkarteak ere badu gogoeta egiteko premia.

    Deja una Respuesta
  3. Marisa

    Eskerrik asko Berbaro taldekooi. Zuen erantzunak nire “esperantzari leiho bat” zabaltzen dio. Ea denon artean egitasmo interesgarri horri hautsa kendu eta disdira ematea lortzen dogun.

    Deja una Respuesta
  4. Marisa

    Eskerrik asko Berbaro taldekooi. Zuen erantzunak nire “esperantzari leiho bat” zabaltzen dio. Ea denon artean egitasmo interesgarri horri hautsa kendu eta disdira ematea lortzen dogun.

    Deja una Respuesta
  5. Berbaro elkartea

    Artikulu honetan idatzitakoaren harira, gure iritzia plazaratu dugu: http://anboto.org/komunitatea/berbaro/1427874534875

    Deja una Respuesta
  6. Berbaro elkartea

    Artikulu honetan idatzitakoaren harira, gure iritzia plazaratu dugu: http://anboto.org/komunitatea/berbaro/1427874534875

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados