Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Nostalgiaren merkatua

“Nostalgiaren merkatua” aipatzen zuen blogari batek, Durangoko Liburu eta Disko Azokako salmenten inguruan hausnarketa egiterakoan. Nostalgikoak elikatzeko, klasikoak nagusi, horixe funtsa.

Euskal kulturaren loraldietako baten sortutako artistek urtetik urtera disko mordoa saltzen jarraitzen dute. Zehazki, 70 eta 80 hamarkadetan ospea izan zuten abeslari eta idazleak dira: Oskorri, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Ruper Ordorika, musikan; Joseba Sarrionandia, Bernardo Atxaga eta beste batzuk literaturan.
 
Eta krisi sozioekonomikoaren erdi-erdian gauden honetan ere badirudi joera hori areagotu egiten dela. Jendeak sosak aukera seguru baten alde gastatu gura ditu. 5 disko erosi beharrean 2 erosi eta, disko horiek, berme batekin erosi eta gozatu gura ditu. Hortxe nostalgikoen merkatua. Nostalgikoek ia beti asmatzen dutelako! Beste garai batekoak omen dira, kontsumo alorrean, atrebentzia eta berrikuntza.

Politikaren alorrean ere esperimenturik ez egitea omen da seguruena. Eta ideia horri tiraka nostalgikoek merkatua hankaz gora jartzeko imintzioa egin digute. “Retro”, “vintage”, edo klasikoen zaleak nagusitzen ari dira politikan eta apustu ziurraren alde jokatzen dute: garai batean egindako merituak, gaur egun ere arrakastarako bidean kokatzen omen zaitu maila politikoan.

EAJren inguruan dabiltzanek Ibarretxe lehendakari ohiaren ospea berreskuratzearen alde egin zuten, lehendakari gaia aukeratzeko barne prozesuan. Insistentziaren ordainetan, antzeko perfila daukana jarri dute lehendakari gai moduan, Iñigo Urkullu. Izquierda Unidakoek Julio Anguita bixardun komunista isiltasunetik erreskatatu dute.  Eta ezker abertzaleak bazuen hautagai “vintage” arrakastatsua: Arnaldo Otegi. Espainiako eskumak zer? pentsatuko duzue… Espainiako eskumak ez du inoiz esperimentu larregi egin eta ez da garai hauetan esperimentuak egiten hasiko. Hori bai, Aznarrek eta Mayor Orejak beti izan dute mikrofonoa prest, egoera larrienetan sermoia botatzeko.

Krisi garaian erremedio klasikora jotzea ez da kritika egitea. Ez ezazue oker hartu “ukituak” sentitu zaretenak. Badaezpadakoetarako klasikoak prest izatea bertutea da, ez akatsa. Hazi bakarra eta zaharra landatzearekin batera, ordea, ezin da betiko uzta batu.
 
Bitartean, gozatu Eurocopan ere protagonista izaten ari diren 30 urtetik gorako klasikoekin. Lau partida geratzen dira eta gazteenei egunkari zaharretan bakarrik ikusten zaie. Ah ze kontraesana! Zaharrak historia egiten: Pirlo, Buffon, Casillas, Xabi, Klose eta horiek izango dira protagonistak hurrengo partidetan.

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Iratxe

    Gauzak beti bezala egiten badoguz, emaitz berdinak lortuko doguz. Gora berrikuntza!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados