Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Martxoak 9

Martxoak 9 barikua edo ostirala. Biharamuna. Martxoaren 8aren biharamuna. Biharamun gozoa.

Izan ere, atzo marka guztiak hautsi genituen feministok. Mundu mailako emakumeen greba,  Mundiala izatea lortu genuen. Kolosala izan zen atzokoa.

Egun historikoa. Inoizkorik jendetsuenak atzoko manifestazio eta gainontzeko ekitaldiak. Emakume uriola itzela munduko herri, hiriburu eta bazter guztietan. Gurean ere ez ginen atzean geratu. Ez horixe. Nire akorduz ez da inoiz horrenbeste jende mobilizatu Durangon.

Benetan, emakume talde anitza. Lehenengoz parte hartzen zuten gazteen freskotasuna. Adineko emakumeen irribarre konplizea. Tarteko guztion emozioa, zirrara eta ahizpatasuna.

Ederra izan da aurtengo martxoaren zortzia. Antolaketa prozesuan ikasi duguna berriz, ikaragarria. Sendoa ehundu dugun sarea. Orain, gaur kalean jaso dugun babesa eta energia antolatzea eta kudeatzea dagokigu. Erein dugun hazia ureztatzea, elikatzea.

Ezin ahaztu abiapuntuan jarri genituen aldarrikapenak

  • Soldata arrakala suntitzea.
  • Sexuaren araberako lan banaketa desagertzea
  • Lan erreproduktiboak, soldatarik ez dutenak, ikustaraztea.
  • Zaintza lana partekatzea. Emakumeoi zaintza lanaren motxila arintzea.
  • Kontsumo kateak sortzen duen esplotazioa amaitzea
  • Kristalezko sabaiak apurtzea
  • Emakumeenganako indarkeria desagertzea

Atzo mundua gelditu genuen, gaurtik aurrera, ezingo gaitu ezerk gelditu, harik eta, gure helburuak lortu arte. Gora borroka feminista. Zorionak feminista guztioi. Besarkada bana.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (6 votos, media: 4,33 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Ogiari, pan; lurrari, tierra eta kakari, mierda.

    ¿Qué opinas sobre “la transversalidad” de Doña Izaskun y D. Iñigo? Curiosamente es la derecha quien recurre a la palabreja para no mojarse lo suficiente. Betiko moduen, nadar y guardar la ropa.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados