Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Irulegiko gaztelura irrada

Aste Santua, gure gaztaroan ez bezala, opor garaia da gaur egun. Oporraldi hau egunerokotasunetik irteteko erabiltzen dugu gehienok, bakoitzak bere erara. Urrutiko lurraldeak ezagutzea izaten da askoren ametsa. Badago erlijio giroan murgiltzea aukeratzen duen banaka bat ere; prozesio, pasio, zein elizkizunetan parte hartuz. Gu, beste askotan lez, Nafarroara abiatu gara aurton ere.

Egia esan, zerikusi anitz aurki daiteke Nafarroan. Oraingoan Irulegiko Gaztelura egin dugu irrada. Iruñatik hurbil aurkitzen da. Aranguren mendilerroan. Irulegi gailurrean. Gailur horrek 893 metro ditu. Guk Aranguren bailarako Lakidain herritik heldu diogu bideari. Leku aldapatsu samarra den arren, ume zein nagusiok eragozpen handi barik hel gaitezke ordu erdi batean gailurrera.

Behin gora iritsita berriz, gazteluaren aztarnez ez eze, paraje paregabeaz gozatzeko aukera dago. Erraz uler daiteke gaztelua eraikitzeko toki hura aukeratzearen zergatia. Baina, nork eraiki ote zuen  gaztelua? Noiz?

Gazteluaren sarreran irakur daitekeenez: “Burdin Aroko baskoien herrizka zegoen lekuan altxatzen zen. Erdi Aroan, zaingo talaia gisa erabili zen. Urrunago kokatuak ziren Leguin bezalako gazteluetatik seinaleak jaso ahal zituzten. Bere dorreetatik, Izagaiondoa, Lizasoain eta Aranguren   zaintzen ziren, hegoaldetik eta ekialdetik Iruñera sartzeko bide garrantzitsuak baitziren.

X. mendean bazela uste dugun arren, ezagutzen dugun lehenengo alkaidea, Oiarko Martin Ximenez 1276 urtean aritu zen. XV. mendean galdu egin zuen bere balore estrategikoa.

1494. urtean suntsitu egin zen, bandoen gerraren testuinguruan, Errege Nafarrak hala aginduta, bertan ziren beaumondarrak kanporatu ondoren”.

Irulegiko Gaztelu hau, suntsitu zutenetik, lurpean edo sasipean egon da 500 urtez, baina Aranguren bailarako bizilagunek eta Aranzadi Zientzia Elkarteak argitara atera dute, elkarlanean, auzolanean. Euren lanari eta ahaleginari esker orain edertasun osoan dago ikusgai bertaratzen garen lagun guztiontzat.

 

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados