Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Herriak egin nau abenturazale

Zornotzak egiten nau ni herrizale, kirolzale, eta oraingoan egingo nau abenturazale. Zornotzar gazte bat eta gure herriko udal kiroldegian lan egiten duen neska bat “El Conquis” deitzen duten telebista saio horretan parte hartzen dutela jakin dudalako. ETBn ematen omen dute. Badut zer ikertu…

Egia izan ez naiz ni oso abenturazalea, agian bizitzak berak eskatu gabe nahikoa abentura eta “desventura” ekarri dizkidalako. Ez naiz negarretan hasiko, baina ezer bilatzekotan, poztasuna eta gozamena bilatuko nuke. Ilunak berez etorri ohi dira. Dena dela, onartu egin behar da batzuen gozamena gorputza eta arima muturretara eramatean datzala. Kolore beste gustu eta iritzi, denak onak, baina barkatuko didazue neure burua saltsa horietan ikusten ez badut.

Baina klaro, zornotzar sutsua ere banaiz, eta kiroletarako ezer baino lehenago zornotzar naizen moduan, ezin bestela izan halako kuestioetarako. Derrigorrezko dut beti herritarrak goratzea, batez ere halako ekimen ausartetan sartzen baldin badira. Jakin izan dut abentura/telebista saio horretan muturretako tenperaturetan mugitzen direla, kanpoan zein barruan, eta animoak sarri asaldatzen direla eta parte hartzaileei batzuetan “piztia” irteten zaiela… Ez da harritzekoa halako egoeretan. Horiek guztiak ulertzeko betaurrekoak hartu beharko ditut.

Lerro hauetatik bidali nahi nieke indar eta adorez betetako motxila, eta barruko sumendiak kontrolatzeko pilula magikoa. Giharrak eta eroapena etxetik eraman beharko dute

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados