Hegoak

Hegoak
Amaia eta Eskarne Aroma omenaldi egunean (Delfín Zubizarretaren argazkia)

 

Hegoak ebaki balizkiote ez zen txoria izango baina, hegoak puztu egin zizkioten eta Amaia Aroma txistulari bihurtu zen. Isabel Trueba bere lehengusina izan zen lehena putz egiten, Eskarne bere ahizpa berriz, akulari eta babeslea.

50. hamarkada amaieran gizonen musika tresna zen txistua eta gizonen esparrua txistu kontzertua. Dena den, ordurako Amaiak
bazekien txistua jotzen eta txistulari elkarteko partaidea ere bazen, beraz, Bilboko Aste Nagusiko txistu kontzertuan parte hartzera animatu zen.

Bilbo aldean ostera, mugarriak aurkitu zituen, emakumeok sarri topatzen ditugun harresiak. Kalejiran eta bazkarian parte
hartzeko trabarik ez zioten jarri, kontzertuan andrazko batek jotzea ordea, ez zitzaien itxurosoegia iruditu bilbotarrei. Jarrera horren aurrean Eskarnek ondorengo gutuna zuzendu zion elkarteko idazkariari:

Durango
14/8/59

Sr. Secretario de la Asociación de Txistularis

Soy una partidaria entusiasta de nuestro txistu, y como en años anteriores, el día 22 de este mes, tendré el gran placer de
animar y aplaudir a todos los txistularis que se reunirán en el Arenal, para interpretar con su instrumento antiguo y señoril nuestra música inigualable.

Pero ¿no cree Vd. que en este alarde falta la nota elegante y simpática de nuestras txistularis. Tengo conocimiento por estar íntimamente ligada a ella, de las gestiones que llevó a cabo una txistulari duranguesa, a la que no se le admitió por varias razones que se le expusieron pero que ni a ella ni a nadie convencieron. Este año no ha insistido por esperar la misma negativa, pero resulta que en el alarde de Vitoria tengo noticias de que ha tomado parte una txistulari y en este caso soy yo la que les hago la indicación.

¿No cree Vd. que también el esfuerzo y el entusiasmo de estas neskatillas se merece el aplauso del público bilbaíno?

Ellas no aspiran a esto, su trabajo es tanto más meritorio cuanto que precisamente es más anónimo, pero ¿no les impulsará mucho más en su ardua labor, como es el aprendizaje del txistu, el verse comprendidas y rodeadas del cariño, la
admiración y la simpatía de los miles de vizcaínos que ese día nos reuniremos para aplaudirles?

Estoy segura que ha todos los vizcaínos agradará ver que el txistu también se ha dejado conquistar (no iba a ser una excepción por el encanto de unos labios femeninos que con energía y tesón, saben arrancarle sus mejores sones, para derramar en torno suyo la alegría desbordante de sus jotas y biribilquetas, o las notas suaves y melancólicas de un zortziko.

No creo que mi indicación les resulte una impertinencia por lo menos no era esa mi intención, solamente abogaba a favor de una s jóvenes a quienes admiro en su labor y quienes me han proporcionado unos ratos felicísimos lo mismo cuando con su música despertaban los ecos dormidos de la montaña como cuando en las alegres romerías hacían disfrutar a la juventud con esa alegría sana y honesta de la que tan necesitados nos vemos en la actualidad.

Hasta el día 22 en el que nos volveremos a reunir para aplaudir a Todos los txistularis.

Una duranguesa

Zorionez, Eskarnek idatzitako eskutitzak eragina izan zuen. Izan ere, antolatzaileek iritziz aldatu eta Amaiari kontzertuan jotzeko baimena eman baitzioten. Harrezkero hainbat kontzertu eta dantza taldetan jo izan du, inolako oztopo barik.

Egindako lanagatik merezitako omenaldia ekaini diote gure aitzindariari Durangaldeko txistulariek euren 60. Txistulari egunean; txistulari, abeslari, musikari eta dantzariez hornitutako ikuskizun ederrean.

Jaialdiak sortutako alaitasun horretan murgilduta pozarren egon banaiz ere, arantza bat geratu zait barruan, neure kautan zera pentsatu dut: Noiz lortuko ote dute gure neska dantzariek omendutakoak orain dela 56 urte lortu zuen lekua edo parekidetasuna?

Halan zein holan, mugarriak mugarri, noiz edo noiz dantza mundura ere normaltasuna helduko den itxaropenean; animo dantzarioi, eskerrik asko Eskarne eta zorionak Amaia.

Durangon Whatsapp

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 137
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

0 Comentarios

  1. Marisa
    0
    0

    Amaia hegalariak Deia saria jaso du oraintsu. Zorionak aitzindari eta urte askotarako.

    Deja una Respuesta
  2. Marisa
    0
    0

    Amaia hegalariak Deia saria jaso du oraintsu. Zorionak aitzindari eta urte askotarako.

    Deja una Respuesta
  3. Mertxe
    0
    0

    Nolako gutun ‘sinpatikoa’. Bai, Eskerrik asko Amaiari, Eskarneri eta emakume ausart eta aitzindari guztiei.

    Deja una Respuesta
  4. Mertxe
    0
    0

    Nolako gutun ‘sinpatikoa’. Bai, Eskerrik asko Amaiari, Eskarneri eta emakume ausart eta aitzindari guztiei.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar